Labelak ‘yahoo’

Delicious-en nondik-norakoak argitu arte Diigo eta Bildu

Oraindik ez dago batere argi zer gertatuko den Delicious zerbitzuarekin. Yahook bere gain kentzeko asmoa azaldu zuen, amaraunean zurrumurruak ugaritu ziren, Delicious-eko garapen taldeko kideek aurrera jarraituko zutela adierazi zuten eta zerbitzua ez zela bertan behera geratu Yahootik laguntza desagertu arren.

More »

Jumpcut, online bideo editorea, ixtear.

Bai, Jumpcut-ek bere zerbitzu guztiak itxiko ditu, ekainaren 15an, hain zuzen ere, erabiltzaileok jasotako posta-e mezuaren bidez jakinarazita. Egia esateko, dagoena ikusita eta, Yahoo-k erosi eta gero, espero zen erabakia izan da, multinaziona bere zerbitzu guztiak berrantolatzen (eta batzuk ixten) ari baita. Egindako edizioak eta mixturak jeisteko softwarea prestatzeari ekin omen diote. Ezagutzen duzue alternatibarik. Nik zeozer egin dut Jaycut-ekin, eta ez dago gaizki.

More »

Switch to our mobile site