Labelak ‘kd’

Mungiako enpresa batek DVD ekologikoa saltzen du

Ecodisc du izena eta orain arte ez nuen ezagutzen. Pasa den astean Linux Format aldizkaria erosi nuen Bilbon eta, GNU/Linux aldizkariekin gertatzen den moduan, DVDa zekarren 3 distro/banaketekin. Nire harridurarako DVDak ez zuen ia pisurik eta erabat flexiblea zen, eta azalean azaltzen zuen moduan DVD Ecodisc zen. Erabili dut bai ordenadore zahar batean eta baita berri batean ere eta ez du inolako arazorik izan, primeran irakurtzen dute. Gehiago sakondu dut eta dirudienez DVD arruntekin konparatuta garbiagoa da. Alde batetik geruza bakarreko DVDak dira, guztiz birziklatu daitekeena, DVD bakoitzak ekoizteko energia erdia behar da eta gainera ekoizpenean ez dute erabiltzen osagai toxikorik.

More »

Switch to our mobile site