Labelak ‘Euskara’

Araba Euskaraz 2010 Agurainen

Uff, berandu baina bai, komentatu behar dizuet gaur herrian kriston giroa dagoela Araba Euskaraz dela eta. Atzo guztia zegoen prest, guneak, komunak, zerbitzu desberdinak (kotxeak eta busak aparkatzeko landak, osasun zerbitzuak, txoznak) eta gaur herria jendez beterik esnatu zaigu. Eta eguzkiak lainoen artean izpiak botatzen. Giro ederra gaur herrian. Araba Euskaraz-eko webgunea, info guztiarekin. Erlazionatutako [...]

More »

Joomla 1.5.16

Joomla CMS-ak badu bertsio berria, 1.5.16 hain zuzen, eta segurtasun zulo batzuk konpontzen dituenez, gomendatzen da berehala gaurkotzea.
Bertsio honetako aldaketak hemen ikus ditzakezu (ingelesez).

More »

Etxekoandroid.com, sortu da Android euskal komunitatea

Google-ek mugikorrentzako eginiko sistema eragileak, Android, gero eta zaletu gehiago biltzen ditu bere inguruan. Euskal komunitatea sortu da Etxekoandroid izenarekin…

More »

Azkenean WordPress 2.8 euskaraz

Ba bai, ingelesezko bertsioa orain dela aste pare bat ezagutu (eta instalatu) genuen eta gaur ikusi dut euskarazko bertsioa gaurkotuta dagoela eu.wordpress.org webgunean. Aurrez autoinstalazioa erabili bazenuten, konturatuko zineten aukera batzuk ez zeudela itzulita, ba honekin konpontzen da.

More »

Gmail, euskaraz!!!

Ba bai, itxura osoa egokitu dute euskarara eta, egia esateko, ez dago batere gaizki :-D . Ba zen garaia, gainera jakinda orain dela hiru urte edo euskaratu zutela osorik.

More »

WordPress 2.7 berria eta … euskaraz!

Aldaketa nabarmenak dakarzkigu Wordpress bertsio berriak, Coltrane kode izena duena, atal grafikoan eta gestio eta antolakuntzan. Esperientziaz gozatzea espero dut (atzo gaurkotu bainuen) baina euskaldunontzat berri pozgarri batekin dator, librezalekoen lanari esker euskaraz gozatzeko aukera daukagu. Betiko moduan, itzulpena primerakoa da.

More »

Switch to our mobile site