Labelak ‘3. gazte eguna’

Maiatzaren 22an merkatu ekologikoa Barrundian, bertako produktuekin.

Gero eta gehiago dira nekazaritza ekologikoaren inguruan sortzen ari diren ekimenak, hitzaldiak, sentsibilizazio jardunaldiak, merkatuak, kontsumitzaileen taldeak eta abar luze bat. Arabako lautadan ere gero eta ugariagoak dira horrelako ekimenak. Honen adibidea da Barrundiako Udalak III Gazte egunean antolatu duen merkatu ekologikoa, bertako produktuekin. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera egongo da irekita herriko kiroldegian.

More »

Switch to our mobile site