Uzt 19
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

Halaberri kanpaia berria Hala Bedi Irratian

Arabako irratirik libreenak halabelarri (bazkide) kanpaina berriari ekin dio “Egin Zazu Egin Zaitez” eta horretarako bideo polita prestatu egin da:

Taberna ezberdinetan daude eskuragarri halabelarri egiteko txartelak eta web gunean informazio ugari topa dezakezue.


Egilea: Premine
Uzt 15
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

Habemus Wordpress 2.6

Wordpresse-ko logoa
Wordpress-eko logoa

Oraintxe bertan gaurkotu dut Wordpress 2.6-ra. Egia esateko nahiko errez egin da prozesu osoa, web gune ofizialetik paketea jaitsi, deskonprimitu, fitxategiak igo eta ordezkatu daudenak, ezabatu ordezkatu ez dituenak (zaharkituta geratu direnak), orrialde nagusira joan, gaurkotu data base bi kliken bidez eta… voilá! Arazorik ez eta, momentuz, primeran doa guztia.

Lehendabiziko inpresioak:

-Ondo moldatzen dira instalatutako pluginak, ez dago konpatibilitate arazorik.

-Pluginak ondo bereizi dira: gaituta daudenak guztiak batera, ezgaituta daudenak hauen atzean.

-Gaiarekin arazorik ez.

-Goiko eskuin partean turbo aukera agertzen da, Google Gears-ekin integratzeko aukera (ez dago batere gaizki).

Jarraituko dut frogatzen. Bitartean:

-26 reasons to go for Wordpress 2.6

-Wordpress 2.6 adds revisions, Gears and Tumblr style blogging


Egilea: Premine
Uzt 07
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

65 ordutako lanaldiaren kontrako kanpaina hasi da.

65 ordutako kanpainaren aurkako banerrena euskaraz

PSOEk eta PPk batera eta alde bozkatu zuten egungo lanaldiaren mugak suntsitzeko eta asteko 65 orduko lanaldia. Horren aurrean, sarean (eta espero dezagun baita gizarte mailan) neurri esklabista honen aurkako kanpaina hasi da. Webgune ezberdinetan hasi da informazioa , adierazpenak, sinadurak, bannerrak etab, biltzen:

Kanpainaren webgunea nagusia gaztelaniaz.

Bannerak euskaraz eta gaztelaniaz.

Bat egiten duten blog eta web zerrenda.

PSCko blogari batek aplikazio bat prestatu du eurodiputatuek zure ezetzaren berri izan dezaten.

Momentua da Europa puto hau gelditzeko, gure indar guztiekin.


Egilea: Premine
Eka 28
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

Software librearen inguruko ikastaro sorta E-ghost-en eskutik.

E-Ghost taldeko logoa

Azkenengo urteotan ohitura bihurtu da uztailean E-ghost taldeak prestatzen duen ikastaro eskaintza benetan interesgarria. Ikastaro bakarra dago euskaraz (ez al dago hizlari euskaldunik ala?): Jabetza intelektuala. Software libretik eduki libreetara. Erderaz emango direnen artean Python, PHP, XHTML eta CSSak, GNU/Linux, Asterix, Ziurtagiri digitalak eta abar luzea. Deustuko Unibertsitatean emango dira ikastaro guztiak, goizez edota arratsaldez eta uztaileko 7tik 23ra izango ditugu. Ikastaroak dohakoak dira eta ez duzu ikasle/ikasle ohia izan behar.

Informazio guztia hemen.


Egilea: Premine
Eka 25
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

Bortizkeria Iruñeako emakumearen egunean.

Ez neukan ikusita baina lagun batek (mila esker Amagoia) bidali dit. Nahiko argigarria benetan.


Egilea: Premine