Silicon Lautada: Bizkaitar baten abenturak Agurainen

Palestinari buruzko hitzaldia Agurainen

Palestina hitzaldia

Posta-e bidez jasota: Gaur asteazkena, hilaren 17a, arratsaldeko 19etan Palestinaren historia eta gaur egungo egoerari buruzko hitzaldi bat egongo da Aguraingo Herriko tabernan. Ali Mohammad Jadeh palestinarra etorriko da hitzaldia ematera eta oso interesgarria izango da.

by

Erlazionatutako artikuloak:

Tweet: Deja Vú


Ostiralean Deja Vú filmea ikusi dugu DVD-n, zuzendaria Tony Scott izan arren pena merezi du. Gaur, aldiz, “Plan Oculto” eta aspertu gara.
@premine
premine

by

Erlazionatutako artikuloak:

  • Ez dago erlazionatutako artikulorik

Gasteizko jaietan kaleak musikaz blai…

Gasteizko Dato kalean topatu ditut musikari hauek euren trebezia erakusten.

Atzo Gasteizetik pasatu nintzen, bueltatxo bat ematen. Badaude guztiok ezagutzen ditugun jai-eremuak, txosna-gunea Unibertsitate kanpusean, Aihotz plaza, Foruen Plaza,…ugariak dira. Baina kaleetan ere musika, soinu, kolore, ahots ezberdinak entzuteko parada ere izango dugu. Bideoan Dato kalean grabatutako musikari ezberdinak dira, txalapartariak, bikote euskalduna eta musika-tresna bitxia jotzen zuen gizonezkoa.. guztiak bizitza bilatzen kaleetan, jendearengan harridura, poza,  irribarrea …sortuz. Gustuko ditut jaiak, kaleak eta soinuak.

by

Erlazionatutako artikuloak:

El Karma 137: Elgg: zure feisbuk eta tuiter propioa!!!

portadaEK137_gr

Azkenaldi honetan gero eta ozenagoak dira Facebook eta Twitter bezalako aplikazioen aurka entzuten diren ahotsak. Arazorik nagusiena da biak (beste asko bezala) Estatu Batuetako enpresa multinazionalen eskuetan daudela, eta ez daukate inolako lotzarik, zure taldeko, kanpaina, produktua, aldarrikapena, etab… ezabatzeko, inolako azalpenik eman gabe (inurria zara haientzako).

Zalantzak badituzu, egin froga horrelako bat sortuz: Palestinaren aldeko perfil potentea, Arnaldo Otegiren aldeko perfila, Grezian atxilotutako anarkisten berri eman, zerbitzuon enpresa-jabeak kritikatzen duen edozer…

Eta gainera iragarki madarikatuak: elikagai ekologikoen aldeko perfila sortu eta janari askarreko iragarkiez inguratuta topatuko duzu gunea.

Alternatiba egon badago eta ez du zerikusirik Oskar Matutekin

Alternatiba beti da teknologiaren autogestioa, kasu honetan zure sare sozialen autogestioa eta oso aukera interesgarria da Elgg (www.elgg.org). Software askea da eta biltzen ditu aipatutako zerbitzuen pareko aplikazioak eta gehiago: wikiak, blogak, argazkiak kudeatzeko gunea, artikulu biltegia, hauen kudeaketa amankomuna (erabiltzaile batzuk aldi berean egin ditzakete aldaketak), eta abar luze bat. Ehun eta piko azal/itxura ezberdin ditu eta aukera berriak ematen dituzten pluginak mila baino gehiago dira.

by

Erlazionatutako artikuloak:

Sakana eta Arabako lautada arriskuan: Olaztiko Portland-en errausketa egin ahal izango dute

Gaurkotua: hitzaldia 19:30etan izango da Aguraingo Udaletxeko Udalbatza aretoan.

Berri benetan kezkagarria. Datorren asteartean Aguraingo Udaletxeko Udalbatza aretoan egingo da hitzaldi informatiboa, ordua jakin bezain pronto jakinaraziko dizuet. Hona hemen posta-elektronikoz jasotako informazioa.

(Irudia hemendik hartu dut)

OLAZTIKO ERRAUSKAILUA. ZONALDE GUZTIRAKO ARRISKUTSUA

Iragan maiatzaren 26an Nafarroako Gobernuak Cementos Portland Valderrivas enpresak porlana ekoizteko zuen baimena aldatu zuen, orain hondakinak erretzeko jarduera berria bere Olaztiko lantegian martxan jartzea ahalbideratuz.

Hau hondakinen multinazionala eta enpresaren jabea den FCC-rentzat aurrerapauso garrantzitsua izan da, orain zonalde osoko biztanleen osasunaren bizkar etekin ekonomiko handiak lortuko baititu.

Errausketa hondakinak tratatzeko erarik arriskutsuena eta jasangaitzena da. Larriki kaltetzen ditu gizakion osasuna eta ingurumena eta bere eraginpeko eremuen baliabideak suntsitzen ditu. 33.000 mediku eta zientzialarik, Europako Parlamentuaren aurrean aurkeztu duten manifestuan hondakinen errausketak gizakion osasunerako, animaliendako, landareendako, ur eta airearendako dakartzan arriskuez ohartarazten dute.

Porlandegi-errauskailu batean hondakinak erraustea, dioxina eta furano hirugarren igortze iturri nagusia eta metal astun bigarren igortze iturri nagusia da, minbizi eragile nagusiak direnak eta zeinen aurrean ez dagoen esposizio babes maila segururik. Kutsatzaile hauek erraztasunez zabaltzen dira igorpen puntutik kilometro askora eta kontsumitzen ditugun produktu kutsatuen bidez (barazkiak, esnea, haragia, ura) gizakiongan pilatzen dira.

Hainbat nekazal enpresek hondakinak erretzean sortzen diren emisioen guneetatik 15 km-ko erradioan ekoizten diren produktuak erosteari uko egiten diote eta Europako zenbait estatutan eremu horietan elikagaiak ekoiztea eta merkaturatzea debekatu dute. Bertan gainera nekez iraungo dute bizirik nekazal-turismoko, ostalaritzako… beste jarduera batzuk.

Hauexek dira Portland enpresatik hainbat herritara dauden  distantziak:

Agurain: 15,92 Km

Zalduondo:12,31Km

Eulate:11,15Km

Asparrena: 10,44 Km

Ameskoa Baja: 9,15 Km

Etxarri Aranatz: 11,30 Km

Idiazabal : 15,22 Km

Zegama: 13,37 Km

Ataun: 13,88 Km

Errausketaren aurrean hondakinak tratatzeko alternatibak badira, hondakinak gutxitzean, berreskuratzean eta birziklatzean oinarritzen direnak. Atez ateko bilketa emaitza ikusgarriak lortzen ari da, errausketaren premia bertan behera utziz.

Errausketarik ez. No a la incineración

Datorren uztailaren 16an 19:30ean manifestazioa eginen da Altsasun (Netto-ko aparkalekutik abiatuta) Olaztiko porlandegian erraustea salatzeko.

Datorren asteartean, uztailak 12, Aguraingo Udalbatza Aretoan gai honi buruzko hitzaldi informatiboa izanen da.

Informazio gehiago:

http://www.gara.net/paperezkoa/20110209/247558/es/Temor-Altsasu-que-Portland-asuma-incineracion-residuos

http://bakaiku.info/index.php?option=com_content&view=article&id=114%3Aentrevista-sobre-la-incineradora-en-cementos-portland&catid=51%3Amedio-ambiente&Itemid=78&lang=es

http://www.noticiasdenavarra.com/2011/07/05/vecinos/sakana-leizaldea/el-pleno-rechaza-la-incineracion-de-residuos-en-cementos-portland

http://www.nabarralde.com/es/nabarmena/5775-no-a-la-incineracion-en-cementos-portland-de-olazti

http://olaztinerrausketarikez.blogspot.com/2011/02/temor-en-altsasu-que-portland-asuma-la.html

by

Erlazionatutako artikuloak:

Jaialdi interkulturala Agurainen

jaialdi interkulturala Agurainen

Datorren astean, ostegunean, ostiralean eta labunbatean, Ekainaren 30 eta uztailaren 1 eta 2an  jaialdi interkulturala ospatuko da Agurainen, Alai elkarteak antolatuta. Aurreko urteotan ez dut aukerarik izan parte hartzeko, baina aurten bai. Gainera ez du topo egiten Munduko Arrozen jaialdiarekin (aurreko urteetan ez bezala). Aukera polita izango da herriko jaioterri ezberdineko bizilagunekin egoteko, jai giroan.

by

Erlazionatutako artikuloak:

Switch to our mobile site