Abu 23
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

Picturetrail.com, argazki-aurkezpen animatuak.

Jarraitzen dut irudi eta bideo aurkezpen politak egiteko tresnak eta Picturetrail topatu dut, irudi-aurkezpenak egiteko online zerbitzua (dohakoa, jakina). Kontua sortu, argazkiak igo eta Flicks! aukeran aurrez egindako animazio interesgarri batzuk dituzte, oinarrizko parametroak egokitzeko aukerarekin. Kodigoa lortu eta zure blog/webgunean txertatu. Gainera Photobucket zerbitzuarekin konpatiblea da. Hona hemen 5 minututan egindako “lana”:

Cool Slideshows!

Author: Premine
Abu 17
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

Tokbox, dohako bideokonferentzia.

Enrique Dans-en blogaren bidez ezagutu dut eta egia esateko kriston aurkikuntza iruditu zait. Ez duzu Skype, OpenWengo edo antzekorik erabili behar bideokonferentzia egiteko, soilik flash daukan nabigatzailea erabili (Firefox bada, hobeto ), ez duzu ezer jeitsi behar, ezta ordaindu ere. Bideo eta audioaren kalitatea ona da eta gainera bideomail eta gure webgunetan integrazioa laister [...]

Author: Premine
Abu 15
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

Animoto.com: irudiak eta soinua kriston bideoak egiteko.

Animoto da web 2.0-n sortutako kalitate handiko online aplikazioa. Irudiak igo (edo webgune batetik hartu), abestia igo (edo ehuren biltegitik hartu) eta 30 segunduko bideo ikusgarria prestatu dizue aplikazioak minutu batean. Emaitzak oso ikusgarriak dira, nahasketa eta bideoefektuz jositako klipa sortzen baitu. Dohako kontuan 30 segundutako bideoak (bideo kopururik ez dago, momentuz) sor dezakezue eta [...]

Author: Premine
Abu 12
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

Dohako formazio hitzaldiak Enpresa Digitala-n

Irailerako dauden ikastaro eta hitzaldien artean 3 hauek nahiko interesgarriak izan daitezke. Dohakoak dira, egotearen ziurtagiria bidaltzen dizute, baina hiru hauek erderaz izango dira (egia esateko oso gutxi ezagutu ditut euskaraz, %90 erderaz planteatzen dituzte).
Webgune bateko titularraren lege-betebeharrak (Zamudion)
Proiektuak kudeatzea Open Source erremintekin (Miñaon, Araban)
Elearning Plataforma eta Edukien Ikuspegi Konparatiboa (Zamudion baita)
Apuntatzeko, egin klik estekan [...]

Author: Premine
Abu 12
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

Wordpress 2.2.2

Blog honen oinarri teknologikoak azken bertsioa ezagutu du (2.2.2) orain dela egun batzuk. Ezagunak ziren akats batzuk ixten dira (ikusi zerrenda osoa webgune honetan). Software librea, oso potentea (momentu honetan bitakora softwarerik onena), nahiko segurua (akats(ak) aurkitu eta konpondu bezain pronto sortzen da bertsio berria), itxura aldatzeko eta egokitzeko aukera ikaragarriak ditu eta eta interneteko [...]

Author: Premine