Atala ‘Umore’ Category

El Karma 137: Elgg: zure feisbuk eta tuiter propioa!!!

Azkenaldi honetan gero eta ozenagoak dira Facebook eta Twitter bezalako aplikazioen aurka entzuten diren ahotsak. Arazorik nagusiena da biak (beste asko bezala) Estatu Batuetako enpresa multinazionalen eskuetan daudela, eta ez daukate inolako lotzarik, zure taldeko, kanpaina, produktua, aldarrikapena, etab… ezabatzeko, inolako azalpenik eman gabe (inurria zara haientzako). Zalantzak badituzu, egin froga horrelako bat sortuz: Palestinaren [...]

More »

El Karma 135: Gu ez gara TOM-TO(M)ak, Sonyko jakerrak, eta V de Bildu

Azken aste hauek ez dira aspergarriak izan, ez. Pribatasunaren alorrean denetarik ikusi dugu, eta guztia ezin txarragoa: Tom-Tom Holandako bezeroen datuak poliziari saltzen (je je, zertarako izango da?), Apple-k bere Ipad eta Iphone gailuetan gordetzen diren geoposizionamendu datuak jasotzen omen ditu etengabe, erabiltzaileak jakin gabe, eta antzekoa egiten omen du Googlek Android erabiltzen duten gailuekin, ezberdintasuna da Android-en etengabe dagoela oharra. Ez dut jakin nahi zer egiten duen Microsoft-ek bere mugikorrekin…

More »

Bideoa: Ez duzue inoiz asmatuko zertaz doan iragarki hau…

Normalean ez dut iragarkien berri ematen baina honek merezi du, benetan.

More »

El Karma 134: Fukushima, Libia, eta gure sakilaren tamaina

Uff, garai gogorrak bizitzea egokitu zaigu, zalantzarik gabe. Japonian lurrikara, tsunamia eta apokalipsi nuklearra Fukushiman, Euskal Herritik oso gertu daukagu Garoña, honen bikia. Ikaratuta, Nuclenor-reko langileak rapeatzen ikusten ditugun bitartean Twitter-ren #desastrofe da hitza. Nik konprobatuko ditut nire abileziak online joko interaktibo honetan: kudeatu zure nuklearra.

More »

El Karma 133: Euskal amarauna (bultzadaz eta ostikadaz) berritua!!!

Badaramat urte batzuk El Karma umore aldizkariarekin kolaboratzen. Momentu honetan “Deformatika” atalean idazten nuen (lehen beste izen ezberdinekin ezaguna: internet freak….) gaztelaniaz, eta hemendik aurrera euskaraz egitea proposatu didate, eta gustura hartu dut erronka, amaraunaz idaztea, euskaraz eta umorez egitea. Ez dago batere gaizki, je je. Hilero izango dituzue hemen emaitzak, zuen kritikak eta proposamenen berri izatea espero dut. Animatu!!!

More »

Bideoa: Prentsaren infernua

Gustatu zait bideo hau, Últimas Noticias Uruguaiko egunkariarentzat eginiko iragarkia. Ez dakit zer nolako egunkaria izango da (zutabean agertzen da “Policiales” atala, agian El Correo español bezalako prentsa atzerakoia izan daiteke, baina ez nago ziur). Kontua da egiten duen kazetarien moten deskribapena Euskal Herriko prentsan ere erabil daitekeela, eta espainiarrean ez dut esango, puff.

More »

Switch to our mobile site