Urr 07
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

Gero eta gutxiago falta da Ubuntu 7.10 Gutsy Gibbons gurean izateko

Hilaren 18an da data ofiziala, beta batzuk aspaldidanik kalean egon arren.
Windows pikutara bota nahi baduzu eta GNU/Linux potente, modernoa, instalatzeko eta konfiguratzeko ezin errazagoa bilatzen ari bazara, hona hemen zure aukera.
Hemendik jaitsi dezakezu azken beta (ez du arazorik ematen, frogatu lasai).
Ezaugarri guztiak webgune ofizialean irakur ditzakezu (inglesez).

Author: Premine
Ira 20
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

Zapore gazi-gozoa …

Gaur goizean Arabako Teknologi Elkartegian egon naiz, Enpresa Digitalak antolatzen dituen jardunaldi horietako bat: “Proiektuak Kudeatzea Open Source Erremintekin”.
Gogoz joan naiz, azkenaldi honetan urratsak ematen ari baitira aipatutako Enpresa Digitaletik, Open Source enpresa ingurunetan jakinarazteko eta zabaltzeko asmoz.
2 orduko hitzaldia izan behar zen, hizlari bakoitzak 45 minutu, kafetxoa eta galderak. Lehendabiziko hizlaria, Mondragon Unibertsitateko irakaslea, [...]

Author: Premine
Ira 10
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

Firefox 400 miloi deskarga.

 
[SWF]/wp-content/igo/2007/09/firefox_new.swf, 200, 200 [/SWF]
Nahiko Firefoxzalea naizenez, ez dizuet ezer azaldu behar, baina badu meritua nabigatzaile askeak lortu duena: 400 miloi deskarga, edo beste era batean 400 miloi gara amaraunean seguruago, lasaiago, arinago eta aberatsago nabigatzen dugonok. Eta zuk?

Author: Premine
Ira 04
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

Saregune Chris Nicol Free Software sarirako finalista, eta, yapuestos, gogoeta pare bat.

Egia esateko egun hauek gogorrak izan dira eta ia ez dut astirik izan bloga gaurkotzeko. Badakizue, oporrak bukatu, bueltan ohizko marroiak, bilerak, planifikazioak, eta, kasu honetan zorionez, beste gehigarri izan dugu: APCk antolatzen duen Chris Nicol Free Software sarian finalistak geratu gara.
Guretzat hau, berez, da kriston ohorea, lan gogorrak askotan eskatu gabeko oparitxo hauek ematen [...]

Author: Premine
Abu 15
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

2007ko Hackmeeting-a Gernikan.

Barrapunton irakurri dut, dagoeneko 2007ko Hackmeeting-eko Call4nodes (deialdia eta egitaraua-proposamenak) iragarrita dagoela. Aurten Gernikan izango da, urriaren 12, 13 eta 14an, Astra Gernikeko Gaztetxien.
Informazio guztia Hackmeeting-eko webgunea daukagu.

Author: Premine