Firefox 500 miloi jaitsiera!!!

Autorea: Premine :-: Ostirala, 2008ko Otsailaren 22an, ordu honetan: 8:02 pm

Firefox 500 miloi jaitsiera, kontxo!!!

Spreadfirefox-en bidez enteratu naiz, Firefox nabigatzaileak 500 miloi (biloi erdi) jaitsiera muga gainditu duela dagoeneko. Oraindik ez duzula erabiltzen? Kopon, jeitsi euskaraz hemendik eta instalatu lehenbaitlehen, barkatzerik ez duzula eta!!!

Idatzi iruzkina

Atala: Euskara, GNU/Linux, Software librea

Software libreko negozio-eredua.

Autorea: Premine :-: Astelehena, 2008ko Otsailaren 11an, ordu honetan: 10:29 am

Martxoaren 4an, arratsaldean, 16:00etatik aurrera, hitzaldi-gertakari interesagarria daukagu Minaon, ESLEk prestatua eta Enpresa Digitalak eskainia. Hona hemen informazioa:

Ordutegia: 16.00etatik 19.00etara

Iraupena: 3 ordu

Enpresa: ESLE

Antolatzailea: Araba Enpresa Digitala

Deskripzioa:

Jardunaldiaren xedea:

Software librean oinarritutako negozio-eredu berriak jakitera ematera, eta baita Software Libreak softwareren industria-sektorean agertzerakoan izan duen inpaktua ere. Horretarako euskal enpresan funtzionatzen dauden zenbait kasu arrakastatsu aurkeztuko ditugu.

Tokia: Eraikin Nagusia - Arabako Teknologi Parkea - Miñao

Egitaraua:

- Sarrera: Software librearen gaur egungo egoerari eta enpresaren kudeaketan software libreak duen aplikazioari buruzko aurkezpena.
Pablo Garaizar. Deustuko Unibertsitatea.

- Atsedenaldia- Kafea.

- Zenbait kasu arrakastatsu:
Codesyntax - Eneko Astigarraga
Irontec - Iker Sagasti
Ikusnet - Daniel Armendáriz
Abartia Team - Susana Izquierdo

- Galderen txanda.

Idatzi iruzkina

Atala: Araba, GNU/Linux, Gomendioak, Software librea

Hezkuntza Irekiaren aldeko Lurmutur Hiriko Aitorpena

Autorea: Premine :-: Asteazkena, 2008ko Urtarrilaren 30an, ordu honetan: 10:03 pm

Uda bukaeran hezkuntza, internet eta software askearekin erlazionatutako pertsona talde bat elkartu zen Lurmutur Hirian (Capetown, Hego Afrikan) teknologia, baliabide eta irakasteko praktika askeak bultzatzeko helburuarekin. Helburu hauek 3 puntuotan zehazten dira:

  1. Hezitzaile eta ikasleak: lehenik eta behin hezitzaileak eta ikasleak animatu nahi ditugu modu aktiboan hezkuntza irekiaren mugimendu gero eta handiagoan parte har dezaten. Parte hartzeak hauek biltzen ditu: hezkuntza baliabide irekien sorrera, erabilera, egokitzapena eta hobekuntza; ezagutzaren sorrera, deskubrimendu eta lankidetzaren arloan eraikitako hezkuntzako praktikak hartzea; eta kide eta parekoak esku hartzera gonbidatzea. Baliabide ireki horien sorrera eta erabilera hezkuntzako zati gisa hartu behar dira eta dagokion moduan babestu eta ordaindu beharko lirateke.

  2. Hezkuntza Baliabide Irekiak: bigarrenik, hezitzaile, egile eta erakundeei dei egiten diegu baliabideak modu irekian argitara ditzaten. Hezkuntzako baliabide ireki horiek lizentzia behar lukete edozein pertsonak erabili, berrikusi, itzuli, hobetu eta partekatu ahal izateko, modu idealean, lege arloko mugarik gabe, eskumen egoki baterako edo ondoriozko lanak partekatzeko sortzailearen eskakizun bat besterik behar izan gabe. Baliabideak erabilera nahiz edizioa erraztuko duten formatuetan argitaratu beharko lirateke, eta plataforma tekniko ugarietara egokitzeko moduan. Eta, ahal denean, ezintasun fisikoak dituztenentzat eskuragarri egon beharko lukete; baita Interneterako sarbiderik ez dutenentzat ere.

  3. Hezkuntza Irekiaren Politikak: Hirugarrenik, eskoletako batzorde edo gobernuek, fakultate eta unibertsitateek hezkuntza irekietako politikak lehentasuntzat hartu beharko lituzkete. Modu idealean, zergadunen zergekin finantzatutako hezkuntza baliabide guztiek hezkuntza baliabide irekiak izan beharko lukete. Ziurtagiri prozesuek hezkuntza baliabide irekiei lehentasuna eman beharko liekete. Hezkuntza baliabideen zentroek bildumen baitan Hezkuntzaren baliabide irekiak modu aktiboan sartu eta nabarmendu beharko lituzkete.

Zinatzaileen zerrenda ikusgarria da oso:

Karien Bezuidenhout, Shuttleworth Foundation
Ahrash Bissell, Creative Commons / CCLearn
Rhett Bowlin, Open Society Institute
Delia Browne, Department of Education, Australia
Darius Cuplinskas, Open Society Institute
James Dalziel, LAMS Foundation
Heather Ford, iCommons
Eve Gray, Centre for Educational Technology, UCT
Melissa Hagemann, Open Society Institute
Mark Horner, Free High School Science Textbooks
John Lesperance, VUSSC
Peter Levy, Curriki
Jaroslaw Lipszyc, Fundacja Nowoczesna Polska
Lisa Petrides, ISKME/OER Commons
Andrew Rens, Shuttleworth Foundation
David Rosenfeld, Student PIRGs
Jan Philipp Schmidt, University of the Western Cape (UWC)
Mark Surman, Shuttleworth Foundation
Aleesha Taylor, Open Society Institute
Jimmy Wales, Wikimedia Foundation
Paul West, Commonwealth of Learning
Werner Westermann, Educalibre
David Wiley, Utah State University, COSL

Testua euskaratu dugu euskal gizartean eztabaidatzeko eta bultzatzeko asmoz eta, hasieratik, Euskal Herriko kultura, hezkuntza eta teknologia askeko eragileok ekimen honetan parte hartu behar duelakoan gaudelako.

The Cape Town Open Education Declaration webgunea eta Aitorpena ingelesez.

Itzulpen-gunea eta euskaraz eginiko itzulpena.

Aitorpena sinatzeko gunea eta sinatzaileon zerrendak (pertsonak eta elkarteak).

Iruzkinak (2)

Atala: Euskara, Hezkuntza, Software librea

Wordpress 2.3.2 berria.

Autorea: Premine :-: Igandea, 2007ko Abenduaren 30an, ordu honetan: 2:06 pm

Atzo jakinarazi zen zirriborroak ikusteko akatsa zeukatela azken Wordpress bertsioek eta berehala atera da 2.3.2 bertsio berria aipatutakoa eta beste akats batzuk konpontzen dituena.

Jeitsi wordpress 2.3.2 .

Idatzi iruzkina

Atala: Blogak, Software librea, Web 2.0

Linux aurreinstalatutako ordenagailua erosterik bai?

Autorea: Premine :-: Igandea, 2007ko Abenduaren 23an, ordu honetan: 9:59 am

Lxer webgunean topatu dut baliabide interesgarria: linux aurreinstalatuta eskaintzen duten hardware saltzaileak. Asko hitz egin da honen inguruan, Dellek EEBBetan eta Europako zenbait herrialdetan emandako urratsak direla eta. Estatu espainolean enpresa bakarra ezagutzen dut : Imavisions SLL enpresa galiziarra. Enpresa honek portatil eta mahai ordenadoreak saltzen ditu Portatilesconlinux.com eta Ordenadoresconlinux.com webguneen bidez. Nik aukera izan dut eurekin Ubuntu aurreinstalatuta zekarren portatil bat erosteko eta emandako zerbitzua oso ona da; azken hileotan, gainera, marka eta modelo-katalogoa nahikotxo handitu dute eta urtea bukatu baino lehen beste bat erosi nahi dut, alde zaharreko elkarte batentzako.

Arazoa ez da linux instalazioa (nik izandako portatil guztietan linux instalatu dut, arazo handirik gabe, eta lagunen ordenagailuetan instalatzen jarraitzen dut) soportea baizik. Azken aldian filosofia eta koherentzia dela eta gero eta elkarte gehiago animatzen dira Linux erabiltzeko (Ubunturen garapenak ere bere zerikusia izan du) eta gero eta gehiagotan hurbiltzen dira gurera instalatzeko laguntzaren eske eta lan karga ikaragarria bilakatzen ari da. Azken finean ordenagailuak saltzen duten enpresek egiten ez dutena beste batzuek egin behar eta ez da egokia.

Gasteizen uste dut Ikusnet-ekoek eskaintzen dutela aukera, ez dakit beste enpresaren bat ezagutzen duzuen hemen Araban. Eta EH mailan?, ESLE?

Iruzkinak (1)

Atala: Gasteiz, Software librea

Autorea

Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!