Autorea: Premine :-: Larunbata, 2007ko Urriaren 20an, ordu honetan: 3:41 pm
Zapatuan etxean bazkaltzen badut saiatzen naiz Sautrela ikusten. Hasier Etxeberriak gidatzen duen programa gustuko dut, landutako gaiak, estiloa, ematen dion lasaitasuna, eta, nola ez, elkarrizketak eta elkarrizketatuak. Literatura programa ederra, benetan. Gaurkoan Katixa Agirre idazle gasteiztarrarekin izan du solasaldia. Gustatu zait, konplexurik gabeko elkarrizketa izan da, bere asken liburuaz aritu da, “Sua Falta zaigu”izenburua duena, baita blogari moduan izandako esperientziaz, edo idazle eta irakurle moduan dituen erreferentziaz.
Aipatu dut blogaria dela, honen berri Patxiren E-lkarrizketetan izan nuen eta jarraitzaile bilakatu naiz harrez geroztik. G&A (Gauez eta Azpireriaz) du izena idazten duen bloga eta gomendatzen dizuet bueltatxo bat ematea eta artikulu batean edo bestean gelditu, presarik gabe.
Autorea: Premine :-: Igandea, 2007ko Urriaren 7an, ordu honetan: 1:04 pm
Hilaren 18an da data ofiziala, beta batzuk aspaldidanik kalean egon arren.
Windows pikutara bota nahi baduzu eta GNU/Linux potente, modernoa, instalatzeko eta konfiguratzeko ezin errazagoa bilatzen ari bazara, hona hemen zure aukera.
Autorea: Premine :-: Osteguna, 2007ko Abuztuaren 23an, ordu honetan: 12:59 pm
Jarraitzen dut irudi eta bideo aurkezpen politak egiteko tresnak eta Picturetrail topatu dut, irudi-aurkezpenak egiteko online zerbitzua (dohakoa, jakina). Kontua sortu, argazkiak igo eta Flicks! aukeran aurrez egindako animazio interesgarri batzuk dituzte, oinarrizko parametroak egokitzeko aukerarekin. Kodigoa lortu eta zure blog/webgunean txertatu. Gainera Photobucket zerbitzuarekin konpatiblea da. Hona hemen 5 minututan egindako “lana”:
Autorea: Premine :-: Ostirala, 2007ko Abuztuaren 17an, ordu honetan: 11:28 am
Enrique Dans-en blogaren bidez ezagutu dut eta egia esateko kriston aurkikuntza iruditu zait. Ez duzu Skype, OpenWengo edo antzekorik erabili behar bideokonferentzia egiteko, soilik flash daukan nabigatzailea erabili (Firefox bada, hobeto ), ez duzu ezer jeitsi behar, ezta ordaindu ere. Bideo eta audioaren kalitatea ona da eta gainera bideomail eta gure webgunetan integrazioa laister izango dugu zerbitzu honetan. Laostia!!!
Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!