Pull, Mr. Mister taldeko disko berria
Oraintxe bertan erosi dut Mr. Mister taldeak 1990ean argitaratu behar zuen diskoa (RCA diskoetxeak ez zuen argitaratu nahi).
Taldea ezaguna egingo zaizue “Broken wings” edo “Kyrie” bezalako abestiengatik. Talde honek arrakasta lortu zuen “Welcome to the real world” albumarekin, “Go on…” izan zen jarraipena, oso landua eta progrock toke batzuekin, baina ez zuen hainbeste saldu eta hasi ziren arazoak diskoetxearekin eta kideen artean (Steve Farris gitarra-joleak alde egin zuen).
More »
