Atala ‘Antzerkia’ Category

Uharte Ezezaguna

Gaur Gasteizko Printzipal Antzokian Uharte Ezezaguna ikusteko aukera izan dugu. Oso antzezlan polita, Jose Saramagoren ipuin motz batean oinarriturik, haurrentzako pentsatuta baina familia osoa disfrutatzekoa. MarkeliƱek egindako lana aparta izan da, ipuinean oinarritu bai, baina aldaketa interesgarriekin moldatu dute. Hasiera batean zalantza neukan ea haur txikienek (4-5 urtekoak) disfrutatuko zuten baina tita batean argitu da, oso gustura egon dira, barre egiten eta ia mugitu gabe. Eta hau benetan zaila da, Antzokia bete-beterik zegoen eta ikusle gehienek, alturagatik, ez zuten ia ikusten (je je).

More »