Asteburuan izandako jardunaldiek badute bideoa…

Autorea: Premine :-: Osteguna, 2008ko Martxoaren 6an, ordu honetan: 9:51 am

Txorionak kanpainaren barruan Hala Bedik antolatutako jardunaldien bideotxo bat prestatu egin dute.

Idatzi iruzkina

Atala: Araba, Gasteiz, Software librea, Web 2.0

Jardunaldiak: Komunikabide alternatiboen eragin soziala.

Autorea: Premine :-: Astelehena, 2008ko Otsailaren 25an, ordu honetan: 9:39 pm

Asteburu honetan eta Hala Bedi Irratiak prestatuta jardunaldi interesgarri batzuk ditugu parte hartze gai. Ondoan daukazue kartela eta egitaraua. Interesgarriena, zalantzarik gabe, larunbat goizekoa izango da ;-)

Jarduenaldien kartela

Info gehiago: www.txorionak.org eta www.halabedi.org

Idatzi iruzkina

Atala: Araba, Borrokak, Gasteiz

Linux aurreinstalatutako ordenagailua erosterik bai?

Autorea: Premine :-: Igandea, 2007ko Abenduaren 23an, ordu honetan: 9:59 am

Lxer webgunean topatu dut baliabide interesgarria: linux aurreinstalatuta eskaintzen duten hardware saltzaileak. Asko hitz egin da honen inguruan, Dellek EEBBetan eta Europako zenbait herrialdetan emandako urratsak direla eta. Estatu espainolean enpresa bakarra ezagutzen dut : Imavisions SLL enpresa galiziarra. Enpresa honek portatil eta mahai ordenadoreak saltzen ditu Portatilesconlinux.com eta Ordenadoresconlinux.com webguneen bidez. Nik aukera izan dut eurekin Ubuntu aurreinstalatuta zekarren portatil bat erosteko eta emandako zerbitzua oso ona da; azken hileotan, gainera, marka eta modelo-katalogoa nahikotxo handitu dute eta urtea bukatu baino lehen beste bat erosi nahi dut, alde zaharreko elkarte batentzako.

Arazoa ez da linux instalazioa (nik izandako portatil guztietan linux instalatu dut, arazo handirik gabe, eta lagunen ordenagailuetan instalatzen jarraitzen dut) soportea baizik. Azken aldian filosofia eta koherentzia dela eta gero eta elkarte gehiago animatzen dira Linux erabiltzeko (Ubunturen garapenak ere bere zerikusia izan du) eta gero eta gehiagotan hurbiltzen dira gurera instalatzeko laguntzaren eske eta lan karga ikaragarria bilakatzen ari da. Azken finean ordenagailuak saltzen duten enpresek egiten ez dutena beste batzuek egin behar eta ez da egokia.

Gasteizen uste dut Ikusnet-ekoek eskaintzen dutela aukera, ez dakit beste enpresaren bat ezagutzen duzuen hemen Araban. Eta EH mailan?, ESLE?

Iruzkinak (1)

Atala: Gasteiz, Software librea

AHTren aurkako borroka astea

Autorea: Premine :-: Larunbata, 2007ko Irailaren 22an, ordu honetan: 11:30 am

Durango
Irailak 22 Zapatue 20etan KALEJIRA udaletxe aurrean
Irailak 27 Osteguna 19etan KAZEROLADA udaletxe aurrean
Irailak 28 Barikue Kontzertue Sapuetxe Gaztetxean:  Midnight Murders + Ihesbide
21etan // 2euro. Kontzertuan atarako etekinak AHTren ekintza batean parte hartzeagatik 100euroko multa bat ordaintzeko izango da.

Gasteiz
Irailaren 27an Gasteizen izango den epaiketa dela eta deialdi bat dago: 11:30etan elkarretaratzea Gasteizeko lurralde auzitegiaren aurrean.

Soraluze
Barixakua 21 -Zapatua 22=  AHT eta desarrolismuan aurkako pare bat mural herrixan
Eguaztena 26 = 19:30etan Urbinako martxen eta Erresistentzia Gunian gaineko bidixuak, ondoren AHTren eta desarrollismuan aurkako burrukian gaiñeko mahai ingurua.

Info gehiago webgunean.

Idatzi iruzkina

Atala: Araba, Borrokak, Gasteiz

Saregune Chris Nicol Free Software sarirako finalista, eta, yapuestos, gogoeta pare bat.

Autorea: Premine :-: Asteartea, 2007ko Irailaren 4an, ordu honetan: 7:53 pm

Finalistak, txo!!!

Egia esateko egun hauek gogorrak izan dira eta ia ez dut astirik izan bloga gaurkotzeko. Badakizue, oporrak bukatu, bueltan ohizko marroiak, bilerak, planifikazioak, eta, kasu honetan zorionez, beste gehigarri izan dugu: APCk antolatzen duen Chris Nicol Free Software sarian finalistak geratu gara.

Guretzat hau, berez, da kriston ohorea, lan gogorrak askotan eskatu gabeko oparitxo hauek ematen baititu. Badaramagu 3 urte t’erdi eta oso esperientzia positiboa izan arren zenbait momentu gogoz aldatuko nituzke. Baina ez naiz kexatuko.

Oso lan talde potentea osatu dugu, ditugun beharrei erantzuteko gai dena, kontutan hartuta software librea, GNU/Linux, php, mysql eta horrelako teknologiekin lan egitea apostu ikaragarria izan zela hastapenetan, baina oso gustora gaude lortutako emaitzekin. Beste aldetik, beti planteatu egin dugu guretzat ordenagailuak tresnak besterik ez direla: guk pertsonekin egiten dugu lan. Eta Gasteizko alde zaharrak lan asko eskeintzen du, zalantzarik gabe. Bazterketa (ekonomikoa, soziala, adinekoa, generokoa, …) presente dago era oso nabarmenean baina arazoa da honen jabe ez dugula izan nahi. Haustura digitalak beste bazterketa motak islatzen ditu, arazoa da zelan heldu eta eraldatu egoera lazgarri hauek.

Beste kontua da Euskal Herritik kanpo erreferentzialak garela, Extremaduran, Katalunyan, Kanarietan, … flipatzen dute egindako lanarekin eta esperientzia kontatzeko, formazioa emateko, etab eskatzen digute. Hau Extremaduran edo Andaluzian erreza izan daiteke hango adminiztrazioek apostu garbiak egiten baituzte software librearen alde. Eta hemen? Ja, miloika euro lizentziatan (EAEko Parlamentuak software librea erabiltzeko egindako proposamena kontutan hartu gabe), eta software librea indartzeko proiektuetan ezer gutxi. Egia da Librezale, Euskalgnu, ESLE eta unibertsitateko jende jatorra daukagula, baina zer gertatzen da euskalgintzan (ikastolak, AEK, Hika, elkarteak, …), edota gure etxeetan? Pilota ez dago bakarrik administrazioen teilatuetan.

Hori bai, gu pozik lortutakoarekin. Prestatutako “komunikatua” Saregune.net-en irakur dezakezue. Atera ditugu erabilpen, ikastaro (biak 2006koak dira) eta erabiltzaile kopuruko azken datuak (irailaren 3koak) eta benetan ikusgarriak dira.

Iruzkinak (3)

Atala: GNU/Linux, Gasteiz, Software librea

Autorea

Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!