Eka 03
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

UEUko udako eskaintza sarean dago jada.

Aurtengo udako ikastaro eskaintza potentea prestatu du Udako Euskal Unibertsitateak. Aurtengo edizioan Eibar, Baiona eta Nafarroko Lizarran eta Iruñean izango dira eta apuntatzeko epea irekita dago. Informazio guztia webgune honetan daukazu. Ez galdu denbora.

Author: Premine
Mai 14
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

Web 2.0 hemen, aurkezpenak eta estekak

UEU365 blogean IEB2007ko estekak eta aurkezpenak jarri dituzte, eta duen interesagatik hemen uzten dizuet kopia hutsa. Lan polita!!!
Web 2.0 hemen jardunaldiaren jarraipen estua egin zen sustatu.com albistegian, mutilmedia.com eta kateitxik arutz blogetan. Lagun geldiezin eta nekagaitzen kronikatxoak jaso eta laburpen eta estekak biltzen saiatu gara. Askok egon nahi bai, baina ezin: karrajua, esate baterako. [...]

Author: Premine
Mai 11
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

Agurain, Arabatik proportzioan ziurtagiri gehien dituen herria

Bagenekien eta harro gaude, gainera…

48 izan dira Agurainen ospatutako ekitaldian Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak. “Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateek eman dituzten urratsak, ematen ari direnak eta emango dituztenak dira, euskararen eguzkia pizten eta bizitzen duten argia”, adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek.
Izan ere, urtez urte gora egiten [...]

Author: Premine
Mai 10
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

IEB2007 (V) Iñigo Balerdi

Aurrekoarekin esaten banuen sorpresa izan dela, hurrengo aurkezpenak ere mantendu du maila. Tolosaldea LH institutuko esperientzia azaldu digu, web 2.0ko zerbitzuak erabiliz (bloga, youtube, …). Nabarmentzekoa itzulpen lanetan izandako ekimena, VLC softwarea ingelesetik euskarara. Polita benetan.

Slidesharen jarri du ponentzia.

Author: Premine
Mai 10
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

IEB2007 (IV) Maite Goñi

 

Sorpresa polita!. Ordiziako Jakintza Ikastolan sortutako ekimenez, IKTeroak eta Euskaljakintza, aritu da eta egia izateko, gogoak eta pasioa transmititzea lortu du.

Author: Premine