Irratia.com-ekoek bideoklipa prestatu dute.

Autorea: Premine :-: Ostirala, 2007ko Azaroaren 30an, ordu honetan: 2:27 pm

Irratia.com-eko logoa

Abenduaren 5ean jaia prestatu dute Irratia.com-eko lagunek 100. irratsaioarekin batera eta “Basque Digital Shepherds Meeting” deitu dute, je je. Bilbo Kafe Antzokian izango da jaia eta ahaleginak egingo ditut Patxi, Javi eta besteekin egiteko. Hona hemen prestatutako bideoklipa, Euskaltuben ere badaukazu:

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=iHlwwNNLPrU[/youtube]

Idatzi iruzkina

Atala: Bizkaie, Euskara, Gomendioak, Web 2.0

Bapateko posteoa: Katixa Agirre, gaur, Sautrelan

Autorea: Premine :-: Larunbata, 2007ko Urriaren 20an, ordu honetan: 3:41 pm

Zapatuan etxean bazkaltzen badut saiatzen naiz Sautrela ikusten. Hasier Etxeberriak gidatzen duen programa gustuko dut, landutako gaiak, estiloa, ematen dion lasaitasuna, eta, nola ez, elkarrizketak eta elkarrizketatuak. Literatura programa ederra, benetan. Gaurkoan Katixa Agirre idazle gasteiztarrarekin izan du solasaldia. Gustatu zait, konplexurik gabeko elkarrizketa izan da, bere asken liburuaz aritu da, “Sua Falta zaigu”izenburua duena, baita blogari moduan izandako esperientziaz, edo idazle eta irakurle moduan dituen erreferentziaz.

Aipatu dut blogaria dela, honen berri Patxiren E-lkarrizketetan izan nuen eta jarraitzaile bilakatu naiz harrez geroztik. G&A (Gauez eta Azpireriaz) du izena idazten duen bloga eta gomendatzen dizuet bueltatxo bat ematea eta artikulu batean edo bestean gelditu, presarik gabe.

“Sua falta zaigu” liburuaren azala

Sua falta zaigu” astelehean erosiko dut.

(Irudia, azala, bere blogetik hartu dut)

Iruzkinak (2)

Atala: Araba, Euskara, Gomendioak, Liburuak

Firefox 400 miloi deskarga.

Autorea: Premine :-: Astelehena, 2007ko Irailaren 10an, ordu honetan: 7:18 pm

 

[SWF]/wp-content/igo/2007/09/firefox_new.swf, 200, 200 [/SWF]

Nahiko Firefoxzalea naizenez, ez dizuet ezer azaldu behar, baina badu meritua nabigatzaile askeak lortu duena: 400 miloi deskarga, edo beste era batean 400 miloi gara amaraunean seguruago, lasaiago, arinago eta aberatsago nabigatzen dugonok. Eta zuk?

Librezalen Firefox euskaraz topa dezakezu

Iruzkinak (2)

Atala: Euskara, Software librea

Eta Bernedon izandako Gazte Egonaldiko gazteek bideoak prestatu dituzte.

Autorea: Premine :-: Asteazkena, 2007ko Abuztuaren 22an, ordu honetan: 6:42 pm

Joe, hain gazteak izanda eta nahikotxo mugitzen dira bideogintzan eta web 2.0-n. Gogor ematen datoz ;-)

Idatzi iruzkina

Atala: Araba, Euskara, Zinema

Barre egingo nuke tristea izango ez balitz…

Autorea: Premine :-: Asteazkena, 2007ko Uztailaren 4an, ordu honetan: 9:10 pm

Mina eragin du pankartak, je.

La razonen humorea txungoa da

Lagun batek, Kore, bidalita.

Idatzi iruzkina

Atala: Euskara, Humorea

Autorea

Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!