III Soziolinguistika Jardunaldia
Soziolinguistika Klusterrak antolatuta, otsailaren 26an, ostirala, gauzatuko da Miramon Zientziaren Kutxagunean (Miramon Teknologia Parkean).
More »Soziolinguistika Klusterrak antolatuta, otsailaren 26an, ostirala, gauzatuko da Miramon Zientziaren Kutxagunean (Miramon Teknologia Parkean).
More »Umm, aspaldidanik idatzi gabe eta, gaur, inposatutako jaia izanik, aprobetxatzen dut gogoan ditudan web gune batzuen berri emateko. Soziolinguistika klusterraren web gune interesagarria da lehendabiizikoa, gizartea eta hizkuntzalaritza uztartzen duen proiektu nekaezina.
More »Kontseiluak bultzatutako ekimen interesgarria (euskaldunok eta euskaltzaleak beti sinatzeko prest ….). Sinatzeko, hemen.
EUSKARAZ BAI Adierazpena
More »Agurainen Egunkariaren alde antolatutako ospakisunen artean, bihar (hilaren 21an), Martxelo Otamendi eta Txema Auzmendirekin kafe-solasalditxo izateko aukera egongo da, Kale Nagusiko erakusketa gelan izango da 20:00etan. Atzo Egunkariaren aldeko jaia izan zen Santa Maria plazan, eguraldia ez genuen izan lagun, baina giro oso polita izan genuen.
More »Bagenekien eta harro gaude, gainera…
48 izan dira Agurainen ospatutako ekitaldian Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak. “Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateek eman dituzten urratsak, ematen ari direnak eta emango dituztenak dira, euskararen eguzkia pizten eta bizitzen duten argia”, adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek.
Izan ere, urtez urte gora egiten [...]
20 urte Euskal Herrian hezitzen lelopean Bizkaiko Urtxintxa Eskolak ikasturte honetako ikastaro-eskaintza dagoeneko ikusgai daukagu amaraunean:
Astialdiko begirale ikastaroak
Astialdiko zuzendari ikastaroa
Gizarte eta kultur dinamizazioa
Hezkidetzan aditua
…
Ikastaro guztiak euskaraz ematen dira eta, aurten ere, Gasteizen eta Laudion egiteko aukera izango dugu.
Informazio gehiago, matrikulazio epeak, prezioak, etb Urtxintxa Eskolaren Webgunean
Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa egin die Aguraingo hainbat enpresa, saltoki eta era guztietako entitateri. Guztira, 49 enpresa, saltoki eta era guztietako entitatek jaso dute Bai Euskarari Ziurtagiria. “Aguraingo herritarrek egunerokoa euskalduntzeko ahalegina egin dute2, adierazi du Xabier Mendigurenek, Kontseiluko idazkari nagusiak.
More »