Denda eta jatetxe ekologikoak Katalunian
Aste santuan, neska eta biok Bartzelonara joan gara egun batzuk pasatzera. Bertan egonda, nahiko harrituta geratu gara denda ekologikoen aniztasuna, kalitatea eta kantitateaz. Handik mugitzen ba zarete edo bisitaren bat egiten baduzue, aukera polita izan daiteke hurbiltzeko eta ezagutzeko beste kontsumo mota hau: kontsumitzen dugu, bai, baina zaintzen dugu zer, nondik datorren, nori ematen diogun dirua, etab. Denda guztietan informazio mordoa dago produktuekin lotuta. Interesantea konparatzen badugu azkenaldian hainbeste entzun dugun trazabilitatea, ekoizpen lokala, nekazaritza ez industriala, etab…
More »
