Atala ‘Bizkaie’ Category

Irratia.com-ekoek bideoklipa prestatu dute.

Abenduaren 5ean jaia prestatu dute Irratia.com-eko lagunek 100. irratsaioarekin batera eta “Basque Digital Shepherds Meeting” deitu dute, je je. Bilbo Kafe Antzokian izango da jaia eta ahaleginak egingo ditut Patxi, Javi eta besteekin egiteko. Hona hemen prestatutako bideoklipa, Euskaltuben ere badaukazu:
[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=iHlwwNNLPrU[/youtube]

More »

2007ko Hackmeeting-a Gernikan.

Barrapunton irakurri dut, dagoeneko 2007ko Hackmeeting-eko Call4nodes (deialdia eta egitaraua-proposamenak) iragarrita dagoela. Aurten Gernikan izango da, urriaren 12, 13 eta 14an, Astra Gernikeko Gaztetxien.
Informazio guztia Hackmeeting-eko webgunea daukagu.

More »

Hau bai astea!!!

Baneraman denbora bat idatzi gabe, badakizue, betiko aitzakiak: lana, eguraldia, etab. Kontua da uztailean lan piloa daukadala baina nekea izan da aste honetako protagonista. Maila guztietan.
Hasteko guztiok ordaintzen dugun EITBko gai nagusia: Athleticeko hauteskundeak. Hau bai pasada! Berdin zuen zer hedabide hartu, zer katea aukeratu, … kandidato bati kriston esparrua, inkestak, emaitzak, boto tendentziak sortzeko [...]

More »

Gero eta ahots gehiago merkatal gune handien aurka

Kasu honetan Eroski Portugaleteko Pando auzoan eraikitzen ari den Max-Pandoren kontra azaldu dira hainbat erakunde herritar. 150 miloi € kostatuko du Eroskiren megaproiektu berriak eta PSE-EEren oniritsia dauka.
Hona hemen prestatutako manifestua.
Pandon merkaltal gunea eraikitzearen aurkako adierazpena.
Portugaleteko Errepelega auzoan merkatal gune handi bat eraikitzekotan dira. Hori dela eta, SOS Ezkerraldea-tik gure gaitzespenik sendoena agertu nahi dugu [...]

More »

Golfa Bakion ala Bakioko golfoak?

Bizkaiko kostaldean dagoen, eta askorentzat uda-herria bezala ezagututa, herri politak badauka arrisku bizia. Udalak 462 salneurri libreko etxe eta golf zelaia eraiki nahi du, 4 solairutako 14 bloke kosta-lerrotik oso gertu, Gaztelugatxeko biotopoaren ondoan 40 etxe bakun eta guzti hau inguru gaineko eragin azterketarik gabe.
Herrian hasi dira honen aurrean antolatzen eta BakioSOS plataforma sortu da. [...]

More »

Astialdi eta Susperketa ikastaroak

20 urte Euskal Herrian hezitzen lelopean Bizkaiko Urtxintxa Eskolak ikasturte honetako ikastaro-eskaintza dagoeneko ikusgai daukagu amaraunean:

Astialdiko begirale ikastaroak
Astialdiko zuzendari ikastaroa
Gizarte eta kultur dinamizazioa
Hezkidetzan aditua

Ikastaro guztiak euskaraz ematen dira eta, aurten ere, Gasteizen eta Laudion egiteko aukera izango dugu.
Informazio gehiago, matrikulazio epeak, prezioak, etb Urtxintxa Eskolaren Webgunean

More »