Atala ‘Arabako lautada’ Category

Baietz 15 ordu euskaraz Agurainen

Azkenengo momentuan baina, bai, herrian gauzatzen ari den ekin honen berri ematen dizuet. Egun osoan zehar ekintza ezberdinak antolatu dira Agurainen 15 ordu euskaraz bizitzea posiblea dela frogatzeko (eta 24 ordu ere!). Herri bazkaria dago momentu honetan, goizeko kontzertuak, kalejira, herriko irrati librearen emisioa (Hala Bedi Irratiko lagunen laguntzaz)…

More »

Maiatzaren 22an merkatu ekologikoa Barrundian, bertako produktuekin.

Gero eta gehiago dira nekazaritza ekologikoaren inguruan sortzen ari diren ekimenak, hitzaldiak, sentsibilizazio jardunaldiak, merkatuak, kontsumitzaileen taldeak eta abar luze bat. Arabako lautadan ere gero eta ugariagoak dira horrelako ekimenak. Honen adibidea da Barrundiako Udalak III Gazte egunean antolatu duen merkatu ekologikoa, bertako produktuekin. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera egongo da irekita herriko kiroldegian.

More »

Arabaesnea, ekimen interesgarria

Arabaesnea Arabako hainbat esne produktoreen aldetik sortutako ekimena da. Gure herrialdeko hainbat herritan daude jarrita esne dispensadoreak, baserri txiki baten itxurazkoak, litro erdia edo litroa eros dezakezu (0,5€ eta €1), etxetik ekar dezakezu ontzia edo bertan erosi.

More »

Argazkia: Aguraingo Santa Maria Eliza

Baneraman denbora argazki makina “dotorea” erosteko gogoekin eta azkenean animatu naiz: Olympus E-420 erosi dut eta momentuz oso pozik nago (egun pare bat besterik ez daramat). Aukera polita izango da nire inguruak eta gustuko ditudan tokiak zuekin konpartitzeko. Agurain eta Arabako lautadari emango diot lehentasuna baina ez naiz hauetan murgilduko, ikusi duzue…

More »

Kafe-solasaldia Agurainen Martxelo Otamendi eta Txema Auzmendirekin

Agurainen Egunkariaren alde antolatutako ospakisunen artean, bihar (hilaren 21an), Martxelo Otamendi eta Txema Auzmendirekin kafe-solasalditxo izateko aukera egongo da, Kale Nagusiko erakusketa gelan izango da 20:00etan. Atzo Egunkariaren aldeko jaia izan zen Santa Maria plazan, eguraldia ez genuen izan lagun, baina giro oso polita izan genuen. Erlazionatutako artikuloak:Sakana eta Arabako lautada arriskuan: Olaztiko Portland-en errausketa [...]

More »

Ez da izango Aguraingo aktorerik onena izango baina…

Youtubedesktop.com zerbitzu berria nago frogatzen (oso ona, portzierto) eta Aguraingo informazioa bilatzen begira zer topatu dudan, jeje. Ezetz asmatu zein den pelopintxo duen punkia. Harremana dauka entzuten den musikarekin eta, nola ez, Aguraingo herriarekin. Je, ezin errezago. [youtube]http://youtube.com/watch?v=D8gOaegOnBk[/youtube] Erlazionatutako artikuloak:Ez dago erlazionatutako artikulorik

More »