Bai Euskarari akordioa Aguraingo fundazioarekin batera

Autorea: Premine :-: Igandea, 2007ko Otsailaren 18an, ordu honetan: 9:58 pm

Hitzarmenaren argazkia

Kontseiluak eta Aguraingo udalak lankidetza-hitzarmena berritu dute. Agiri honen bidez, urtean zehar euskararen alde elkarlanean jarraituko dutela adostu dute Aguraingo alkateak, Iñaki Berazak, eta Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek. Lehen hiru hilabeteetan udala eta Kontseilua arituko dira Bai Euskarari Akordioa kudeatzen. Apiriletik aurrera berriz, Aguraingo Udalak sustatutako Kultura Fundazioarekin batera egingo du lan Kontseiluak. “Urte batzuk badira Agurainen elkarlanean hari garela eta oso harro gaude herrian egiten duzuen lanarekin”, adierazi du Kontseiluko idazkari nagusiak.

Kontseiluak hitzarmen honen bidez, Bai Euskarari Akordioan egiten ari diren lana indartuko dela aipatu du. “Enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak beren erakundeetan hizkuntzaren normalizazioa erdiesteko neurri eraginkorrak hartu eta betetzen ari dira”, azaldu du Xabier Mendigurenek. Bai Euskarari Ziurtagiria egiten duten ahaleginaren aitortza dela azpimarratu du.

(Gehiago irakurri …)

Idatzi iruzkina

Atala: Agurain, Arabako lautada, Euskara

Agurain, 750 urte baino gehiago

Autorea: Premine :-: Astelehena, 2007ko Otsailaren 12an, ordu honetan: 12:02 am

Agurain 750 urte baino gehiago liburuaren azala

Araberak argitaratua eta Unai Gartziak idatzita, hauxe da egindako azken erosketa. Hurrengoetan komentatuko dizuet gehiago (irakurri eta gero, jakina).

Agurain.org webgunean aurkezpenaren kronika txikia topatu dut.

Idatzi iruzkina

Atala: Agurain, Arabako lautada, Euskara, Gomendioak, Liburuak

Agurain industriala Euskonews-en.-

Autorea: Premine :-: Igandea, 2006ko Azaroaren 5an, ordu honetan: 11:07 am

Ainara Martinez Matiak artikulo polita idatzi du Euskonews-en Aguraingo jatorri industrialari buruz. Pena merezi du irakurtzea, hori bai, erderaz dago.

Hemen irakur dezakezue

Idatzi iruzkina

Atala: Agurain, Arabako lautada

Dulantziko jaiak irailaren 8tik 17ra.

Autorea: Premine :-: Astelehena, 2006ko Irailaren 4an, ordu honetan: 5:59 pm

Umm, usain goxoa dakarkigu udako azken txanpa honek, Arabako hainbat herritan jaiak ospatzen dira eta lautadan nabarmentzekoak dira Aguraingoak eta Dulantzikoak. Gertuenak Dulantzikoak dira eta egitaraua jatera eman dute azken egunotan. Bi asteburuok mugatzen duten aste luze-luzean zehar ospatuko dira Aiala gure amaren ohorez egiten diren jai hauek eta gauza ugari prestatu dute aurten jai batzordekoak eta koadrilak, batzuk nabarmendu behar baditut:

Ostilarean, hilaren 8an:

Binakako pilota emanaldia, Azpiazu anaiak eta Angulo anaiak, Herriko enparantzan, 20:00etan

Antzerkia - No hay ladrón que por bien no venga- Micaela Portilla Kultur Etxean, 23:00etan (3€)
REINCIDENTES ETA POTEMKIN Kontzertua, Herriko enparantzan, 24:00etan

Larunbatean, hilaren 9an:

GARAGARDO GURA, PRIBATE, M.D.O. Kontzertua, txosna gunean 23:00etatik aurrera.

Igandean, hilaren 10ean:

Herri kirolak eta Euskal dantzak, herriko enparantzan, 13:00etan

Non dago Dulantzi?

Idatzi iruzkina

Atala: Arabako lautada, Dulantzi

Antzerkiak badu tokia Araian.-

Autorea: Premine :-: Astelehena, 2006ko Abuztuaren 14an, ordu honetan: 8:41 pm

Araia Antzerkia

13. Edizioa da aurtegoa eta, betiko moduan, aukera polita daukagu Arabako Lautadan antzerkiaz gozatzeko. Bihar bukatuko da, baina oraindik astirik dago antzezlanen bat ikusi ahal izateko.

http://www.jaraialdia.com da webgunea eta informazio piloa daukate.

Idatzi iruzkina

Atala: Arabako lautada, Araia

Autorea

Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!