Autorea: Premine :-: Igandea, 2008ko Apirilaren 20an, ordu honetan: 11:28 am
Agurainen Egunkariaren alde antolatutako ospakisunen artean, bihar (hilaren 21an), Martxelo Otamendi eta Txema Auzmendirekin kafe-solasalditxo izateko aukera egongo da, Kale Nagusiko erakusketa gelan izango da 20:00etan. Atzo Egunkariaren aldeko jaia izan zen Santa Maria plazan, eguraldia ez genuen izan lagun, baina giro oso polita izan genuen.
Autorea: Premine :-: Asteazkena, 2007ko Abuztuaren 22an, ordu honetan: 6:19 pm
Youtubedesktop.com zerbitzu berria nago frogatzen (oso ona, portzierto) eta Aguraingo informazioa bilatzen begira zer topatu dudan, jeje. Ezetz asmatu zein den pelopintxo duen punkia. Harremana dauka entzuten den musikarekin eta, nola ez, Aguraingo herriarekin. Je, ezin errezago.
Autorea: Premine :-: Ostirala, 2007ko Maiatzaren 11an, ordu honetan: 10:54 am
Bagenekien eta harro gaude, gainera…
48 izan dira Agurainen ospatutako ekitaldian Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak. “Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateek eman dituzten urratsak, ematen ari direnak eta emango dituztenak dira, euskararen eguzkia pizten eta bizitzen duten argia”, adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek.
Izan ere, urtez urte gora egiten du Bai Euskarari Ziurtagiriaren kopuruak. Azken 6 urteetan, 1.400 erakunde baino gehiago dira Euskal Herri osoan zehar ziurtagiria eskuratu dutenak. Agurainen bertan, ekitaldia ospatzen den hirugarren urtea da aurtengoa. Akordioa indartzen ari da, ditugun 48 ziurtagiriek frogatzen duten bezala. “gurain Araba osotik, biztanle proportzioa kontuan hartuta, ziurtagiri gehien dituen herria da”, azaldu du Mendigurenek. Ildo honetatik, Yolanda Arrondoren, Bai Euskarari Akordioko teknikariaren, lan bikaina azpimarratu dute gaurko ekitaldian.
Aipagarria da Kontseiluak eta Aguraingo udalak otsailean bertan lankidetza-hitzarmena berritu zutela. Orduan erabaki zen bezala, hiru hilabete hauetan udala eta Kontseilua aritu dira Bai Euskarari Akordioa kudeatzen. “Hemendik aurrera berriz, Aguraingo Udalak sustatutako Kultura Fundazioarekin batera egingo du lan Kontseiluak”, azaldu du udaleko ordezkari den Pello Iparragirrek.
Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!