Software libreko negozio-eredua.

Autorea: Premine :-: Astelehena, 2008ko Otsailaren 11an, ordu honetan: 10:29 am

Martxoaren 4an, arratsaldean, 16:00etatik aurrera, hitzaldi-gertakari interesagarria daukagu Minaon, ESLEk prestatua eta Enpresa Digitalak eskainia. Hona hemen informazioa:

Ordutegia: 16.00etatik 19.00etara

Iraupena: 3 ordu

Enpresa: ESLE

Antolatzailea: Araba Enpresa Digitala

Deskripzioa:

Jardunaldiaren xedea:

Software librean oinarritutako negozio-eredu berriak jakitera ematera, eta baita Software Libreak softwareren industria-sektorean agertzerakoan izan duen inpaktua ere. Horretarako euskal enpresan funtzionatzen dauden zenbait kasu arrakastatsu aurkeztuko ditugu.

Tokia: Eraikin Nagusia - Arabako Teknologi Parkea - Miñao

Egitaraua:

- Sarrera: Software librearen gaur egungo egoerari eta enpresaren kudeaketan software libreak duen aplikazioari buruzko aurkezpena.
Pablo Garaizar. Deustuko Unibertsitatea.

- Atsedenaldia- Kafea.

- Zenbait kasu arrakastatsu:
Codesyntax - Eneko Astigarraga
Irontec - Iker Sagasti
Ikusnet - Daniel Armendáriz
Abartia Team - Susana Izquierdo

- Galderen txanda.

Idatzi iruzkina

Atala: Araba, GNU/Linux, Gomendioak, Software librea

Jardunaldi interesgarria Miñanon: Lankidetza Tresnak

Autorea: Premine :-: Igandea, 2007ko Abenduaren 9an, ordu honetan: 9:05 am

Asko eman dezaketen hizlariak eta gaia elkartzen direnean … akabo ;- ) . Bihar, hilaren 10, bazkaldu ostean (16:00etan) eta Arabako Teknologia Elkartegian (ah, eta dohakoa). Egitaraua?:

1. Sare sozial korporatiboak eta sare sozial irekien eragina enpresa ingurunean (16:00 - 16:40) Hizlaria: Jose A. del Moral. Alianzo 

2. Groupware eta barne partaidetzako tresnak (16:40 - 17:20) Hizlariak: Aitzol Naberan eta Eneko Astigarraga. CodeSyntax

3. Kaferako atsedenaldia.

4. Lankidetzan, sindikazioan, parte-hartzean, formatu berrietan eta mikroformatuetan oinarritutako informazio-azterketa eta jarraipenerako tresnak. (17:30 - 18:10) Hizlaria: Gorka Julio. Elurnet informatika zerbitzuak 

5. Blogak korporazio eta marketin tresna bezala (18:10 - 18:50) Hizlaria: Sergio Monge 

Info guztia Enpresa Digitalean.

Idatzi iruzkina

Atala: Araba, Gomendioak, Web 2.0

Elkarrizketa “Oreka Desorekan” irratsaioan

Autorea: Premine :-: Larunbata, 2007ko Abenduaren 1an, ordu honetan: 11:18 am

Pasa den asteartean, hilaren 27an, Hala Bedi Irratiko “Oreka Desorekan” irratsaioan elkarrizketa izan nuen, lana, teknologia berriak, alde zaharra, etab luze batez aritu ginen oso gustura.

Video thumbnail. Click to play
Egin klik .:. Pulsa

Idatzi iruzkina

Atala: Araba, Euskara, GNU/Linux

Kashbadeko Gasteizko Gaztetxeko kontzertua zuzenean

Autorea: Premine :-: Ostirala, 2007ko Urriaren 26an, ordu honetan: 10:18 pm

Hala Beditik egin da muntaia, Ustream.tv zerbitzua erabiliz. Audioa nahiko ondo entzuten da, bideoak, aldez, ADSLek dituen mugak sufritzen ditu.

Iruzkinak (1)

Atala: Araba, Musika

Bapateko posteoa: Katixa Agirre, gaur, Sautrelan

Autorea: Premine :-: Larunbata, 2007ko Urriaren 20an, ordu honetan: 3:41 pm

Zapatuan etxean bazkaltzen badut saiatzen naiz Sautrela ikusten. Hasier Etxeberriak gidatzen duen programa gustuko dut, landutako gaiak, estiloa, ematen dion lasaitasuna, eta, nola ez, elkarrizketak eta elkarrizketatuak. Literatura programa ederra, benetan. Gaurkoan Katixa Agirre idazle gasteiztarrarekin izan du solasaldia. Gustatu zait, konplexurik gabeko elkarrizketa izan da, bere asken liburuaz aritu da, “Sua Falta zaigu”izenburua duena, baita blogari moduan izandako esperientziaz, edo idazle eta irakurle moduan dituen erreferentziaz.

Aipatu dut blogaria dela, honen berri Patxiren E-lkarrizketetan izan nuen eta jarraitzaile bilakatu naiz harrez geroztik. G&A (Gauez eta Azpireriaz) du izena idazten duen bloga eta gomendatzen dizuet bueltatxo bat ematea eta artikulu batean edo bestean gelditu, presarik gabe.

“Sua falta zaigu” liburuaren azala

Sua falta zaigu” astelehean erosiko dut.

(Irudia, azala, bere blogetik hartu dut)

Iruzkinak (2)

Atala: Araba, Euskara, Gomendioak, Liburuak

Autorea

Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!