Arrosa Irrati Sarea Gasteizko Legebiltzarrean
Arrosa Irrati Sarea Federazioak, Eusko Legebiltzarrean Kultura eta Gazteria Batzordearen aurrean AGERRALDIA egitea eskatu du. Agerraldi hau ekainaren 18an 17:00etan izango da Eusko Legebiltzarrean. Bertan EAE-ko irrati frekuentzia lizentzi banaketaren inguruko diagnostikoa, aldarrikapena eta proposamenak azalduko dira.
Arrosa Irrati Sareko izaera:
Arrosa Irrati Sarea Federazioa Euskal Herri osoko irrati txiki eta komunitarioak biltzen dituen federazioa da, EAE-n konkretuki 15 irratik parte hartzen dugu federazioan. Irrati guztiek bere eguneroko lan eta izaerari eusteko borondatea izanik, komunean ditugun zenbait helburu eta jarduera indarberritzeko asmoz elkartu gara proiektu honen inguruan. Helburu nagusiak Euskararen sustapena eta euskal irratigintzako kohesioa bilatzea dira.
Legebiltzarreko agerraldiaren arrazoia:
Azaroaren 8an argitaratutako 231/2011 Dekretuak, ezinegona eta kezka sortu du irratien artean. Dekretu Proiektuari helegiteak sartu genizkion, baina ez ziren haintzat hartu. Dekretuak euskara hutsean emititzen duten irratiak eta irrati komunitarioak baztertzen ditu eta irrati kate erraldoiekin lehiatzera derrigortzen ditu.
Arrosa Irrati Sareak Eusko Legebiltzarreko Kultura eta Gazteria Batzordeari irrati lizentzien banaketaren inguruko hausnarketa sakona eta eraikitzailea egin dezan eskatuko dio.
Prentsari deialdia:
Agerraldia bukatzean (arratsaldeko 18:30ak inguruan) agerraldiaren balorazioa eta batzordean aurkeztutako proposamen zehatzak eta dokumentuak emango zaizkie prentsako kideei.
Informazio gehiago:
Iñaki Ziarsolo: 653 727159
Posta elektronikoa: inakonaiz@gmail.com

