Silicon Lautada: Bizkaitar baten abenturak Agurainen

Ibilgailuetan Abiadura Handiagatik jarritako salaketa isunaren inguruko informazioa

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak AHTko obrak ordaintzeko dituzten zailtasun ekonomikoen aurrean, are Abiadura Handiagoan zirkulatzeko irrikan gauden herritar talde bat haiei laguntzen hasi gara, isunen bilketako kanpaina eginez.
Deialdia astelehenean, hilak 20, 12:00etan Bilbon (ikusi behean).

Isunen oharretan, milaka kotxetan ipini ditugunak, idatzi ditugun datuak erabat egiazkoak dira:

Egia da
- AHTaren eraikuntzak 4.790 euro inguru kostatuko zaigula pertsona bakoitzeko.

Egia da
- Abiadura Handiko Trenak gutxienez 6.341 milioi euroko kostua izango duela EAEn eta 3.000 milioitik gora Nafarroan.

Egia da
- Nafarroako, EAEko eta Espainiako gobernuek ez daukatela likidezia nahikorik AHTaren izugarrizko kostuari aurre egiteko eta zorretan jartzeko gaitasuna agortzen ari direla.

Egia da
- denon artean ordaintzen ari garela, zergen igoeraren bidez eta gizarte prestazio askotan egin dizkiguten murrizpenen bidez.

Eta egia da
- AHTak dakarkigun hipoteka oso denbora luzeeeeeeeaaaan ordaindu beharko dugula.

Egia da
- Eusko Jaurlaritzak 2011. urtean 275 milioi euro bideratu zituela AHTrako Gipuzkoan eta aldi berean Osakidetzatik 260 milioi kendu zituela.
- Gipuzkoako adarraren prezioa, obrak oraindik hasi berri daudenean, 303 milioi euro gehitu da.

Egia da
- inbertsio hau ez dela errentagarria eta ez dela urteko mantenimendu kostua ere berreskuratuko (100.000 euro inguru kilometro bakoitzeko edo ia bikoitza tuneletan),
- José Blanco Sustapen ministroa Kongresuan agertu zen 2009ko maiatzean eta aitortu zuen abiadura handiko tren eta autobia gehiegi iragarri zituztela: “Gauzak betirako aldatuko dira. Ezin zaio inbertsio maila honi eutsi aurrerantzean”.
- Teófilo Serrano Renfeko lehendakariak berak adierazi zuen “interes publikoaren ikuspegitik, abiadura handiko zerbitzuak ez direla beharrezkoak”.
- Abiadura Handia “ez da alternatiba erreala ezta bitarteko lehiakorra ere merkantziak garraiatzeko” (CEOEren memoranduma)

Egia da
- lan baldintzak prekarioak direla. Langile asko beren jatorrizko herrietako soldatekin eta lan hitzarmenekin kontratatzen dituzte (Portugal, Errumania, Ukrania, …)
- euskal Yaren obretan dagoeneko, dakigunez, 3 hildako egon dira.

Egia da, nahiz eta agintariek ez onartu,
- azpiegitura hau, hiriburuetara edukiko dituen sarbide konplexuekin, ez dela 2020 baino lehen amaituko eta
- ordurako, seguruenik, atzeraldi ekonomikoan sakonago sartuta egongo garela, gero eta petrolio gutxiago ateratzen baita lur azpitik.

Egia da
- gizarte gastuaren murrizketen testuinguru honetan Bizkaiko Foru Aldundiak 65 milioi euro ordaindu dituela Artxandako tunela kudeatzen duen enpresa kiebratik erreskatatzeko. Bien bitartean, SuperSsur autopistaren ibiliko omen den trafikoaren estimazioa murriztu da.

Finean, ematen du
- AHTak ekonomikoki mesedetuko duen bakarra eraikuntzaren sektore puztua da, ondo merezita duen hondamendia atzeratuz.

Horregatik, kontzentrazio eta parodiara dei egiten dugu, eta bertan adierazpenak egingo ditugu isunen inguruan,
astelehenean, hilak 20,
Bilbon goizeko 12:00etan, Moyua Plazan, Zerga Agentziaren aurrean.
Iruñan goizeko 11:etan, Foru Ogasunaren aurrean, Carlos III kalean.

http://mugitu.blogspot.com

by

Erlazionatutako artikuloak:

Artikulu honi egindako iruzkinak jarrai ditzakezu jarioa RSS 2.0 erabiliz.

Switch to our mobile site