Silicon Lautada: Bizkaitar baten abenturak Agurainen

Zuk ere Israelen aurka asko egin dezakezu

Israelek Gazara laguntza humanitarioa zeramaten konboiko ia 20 lagun erail ditu. Zaurituak 50etik gora izan daiteke, batzuk oso larri:

Bakezaleen artean kontzentrazio eremu batetik bizirik ateratako pertsona zegoen beste hainbat herrialdetako internazionalisten artean. Erasoa nazioarteko uretan gertatu da, eraso militarra jasan dutenek ez zeukaten inolako armarik elkartasuna baizik. Eta Israelek berriro egin du, eta ez du inolako zigorrik izango estatuetatik, ez NBEtik, ez Europatik, eta jakina, ezta EEBBetatik. Geratzen zaigun aukera bakarra hiritarrok genozida honen aurka egitea da: ez erosi Israelgo produkturik, ez joan Israelgo artisten emanaldietara, zabaldu zure gaitzidura ahal duzun leku guztietara eta parte hartu estatu terrorista honen aurkako antolatuko diren manifestazioetan.

Israeli Boikot Webgunea

Israelgo produktuen zerrenda

by

Erlazionatutako artikuloak:

Artikulu honi egindako iruzkinak jarrai ditzakezu jarioa RSS 2.0 erabiliz.

Switch to our mobile site