Hilea Ekaina, 2010

Gaur, ekainaren 29an, Greba Orokorra Hego Euskal Herrian

Zuzenean jarraitzeko, greba.euskalherrian.info jarri da martxan, momentuko informazioarekin. Arratsaldean, manifestazioa izango dugu Gasteizen Andra Mari Zuriko Plazan, arratsaldeko 7retan.

More »

Bideoa: Informatika analogikoa

Je je, benetan bideo landuta. Egunean zehar gure ordenagailuarekin egiten ditugun gauzak mundu analogikoan nola egingo ziren…

More »

Araba Euskaraz 2010 Agurainen

Uff, berandu baina bai, komentatu behar dizuet gaur herrian kriston giroa dagoela Araba Euskaraz dela eta. Atzo guztia zegoen prest, guneak, komunak, zerbitzu desberdinak (kotxeak eta busak aparkatzeko landak, osasun zerbitzuak, txoznak) eta gaur herria jendez beterik esnatu zaigu. Eta eguzkiak lainoen artean izpiak botatzen. Giro ederra gaur herrian. Araba Euskaraz-eko webgunea, info guztiarekin. Erlazionatutako [...]

More »

Hil zaigu José Saramago

Atzo, Lanzaroten hil zen José Saramago, komunista, poeta eta idazlea, laguna. Gaur, arratsaldeko 3retan bere hileta izango da Lisboan. Bertan familia eta lagunak azken agur emateko aukera izango dute, beste batzuk, distantzian, baita izango gara. Pilar del Rio (Mari Pili) bere alarguna lagun eta senideez inguratuta pasatuko ditu momentu latz hauek.

More »

Argazkia: Lastameta Barrundiako larretan

Gaur goizean Barrundian egon gara (neskalaguna Bionekazaritza elkarteak antolatutako jardunaldietara joan da eta ni, bitartean argazkiak ateratzen). Bero galanta eta kolore beroak eta berdeak nonahi. Argazki hau erakusle.

More »

Zuk ere Israelen aurka asko egin dezakezu

Geratzen zaigun aukera bakarra hiritarrok genozida honen aurka egitea da: ez erosi Israeleko produkturik, ez joan Israelgo artisten emanaldietara, zabaldu zure gaitzidura ahal duzun leku guztietara eta parte hartu estatu terrorista honen aurkako antolatuko diren manifestazioetan.

More »