Silicon Lautada: Bizkaitar baten abenturak Agurainen

Arabaesnea, ekimen interesgarria

Arabaesnea Arabako hainbat esne produktoreen aldetik sortutako ekimena da. Gure herrialdeko hainbat herritan daude jarrita esne dispensadoreak, baserri txiki baten itxurazkoak, litro erdia edo litroa eros dezakezu (0,5€ eta €1), etxetik ekar dezakezu ontzia edo bertan erosi. Esneak pasteurizazio prozesua jasotzen du, ez dute ezer gehitzen, dispensadorean 4 gradutan mantentzen da, eta egunero jartzen duten esnea da (goizeko lehen ordutan aldatzen dute esnea).

Herrian, Agurainen, ia urte bat instalatu zutela eta hasieratik jendeak  gogoz hartu du. Egunero pasatzen naiz handik eta beti topatzen dut jendea esnea erosten. Herrian bertan ez dut ezagutzen esne produktorerik  eta jendeak normalean, nik egiten nuen moduan,  supermerkatuetan eta denda txikietan erosten zuen esnea. Orain poliki-poliki aldatzen ari da kontua eta produktoreengana jotzen dugu esnea erosteko. Eta enpresa ekimen honentzako, krisi garaian, bitartekari itogarriak, hau da supermerkatuak, bidetik kentzen da eta esnea prezio egokian saltzen dute.

Pena merezi du frogatzea.

by

Erlazionatutako artikuloak:

Artikulu honi egindako iruzkinak jarrai ditzakezu jarioa RSS 2.0 erabiliz.