III Soziolinguistika Jardunaldia
Soziolinguistika Klusterrak antolatuta, otsailaren 26an, ostirala, gauzatuko da Donostiako Miramon Zientziaren Kutxagunean (Miramon Teknologia Parkean).
Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzentzen zaie, hau da, ikerlarien, unibertsitateko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazioan euskararen normalkuntzan ari direnen topagune izatea du helburu. Horretarako, hitzaldi eta tailerrak burutuko ziren, eskura dauden datuak partekatuz, horien inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko.
- Zergatik hitz egiten dute gazte horiek euskaraz? Eta beste horiek gaztelaniaz? Ez al dute gogorik? Ba al dakite?
- Plangintzetan aldaketak eragin nahi ditugunean, ba al dakigu non jarri gure ahaleginak? Ezagutza-mailako aurrerapenek, zein kasutan dakartzate erabilera-mailako aldaketak?
- Zerk bereizten ditu Nafarroako, Iparraldeko eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hizkuntza-jarrerak?
Informazio guztia, prezioak, izena emateko formularioa etab. Soziolinguistika Klusterrak duen web gunean daukazu.
Zabaldu.com-en ikusita.


