Silicon Lautada: Bizkaitar baten abenturak Agurainen

Ifreetablet, software librean egindako tablet pc-a

Otsailaren 4an egin zuten aurkezpen publikoa, eta ezaugarriak oso interesgarriak dira:

  • Kordobako Unibertsitate ikerlari talde batek garatuta
  • GNU/Linux Debian-en oinarritutako sistema eragilea (SIeSTA, je je, oso andaluziarra)
  • Domotikarako prestatuta
  • Andaluziako Osasun zerbitzuekin konektatzeko eta datu batzuk bidaltzeko prestatuta (telemedikuntza)
  • 300-400€ salgai egongo da maiatzaren aldean
  • Jaen-en ekoiztuko da (pentsatzen dut ekoiztu baino, montatuko dutela)
Radio Euskadiko “Mas que palabras” irratsaioan elkarrizketatu zuten Carlos de Castro, proiektuaren arduraduna.
Badago Ipad-ekin konparatu duena eta aldea nabaria da, Ifreetablet-en alde.
Webgune ofizialean argazkiak, pdf bat ezaugarri guztiekin eta azkenengo berriak topa ditzakezu.

Artikulu honi egindako iruzkinak jarrai ditzakezu jarioa RSS 2.0 erabiliz.