Avatar, 3D zinema mezuarekin.
Atzo ikusi nuen Avatar, eta harrituta atera nintzen zinematik. Hollywood-eko film ikusgarria, 3D-etan, efektu bereziez eta infografiaz josita, baina espero ez nuen beste kontu bat topatu nuen, istorio polita, nabardura ekologistekin.
James Cameronek, bere filmetan ia beti jipoitu ditu militarrak eta korporazio handiak (“The Abyss” bezalako filma pertsonalagoetan gehiago), eta honetan sakontzen du bere kritikan.
Endesak Mapuche herriarekin edota Shell Niger deltan egiten ari diren sarrazkiak ekarri dizkit gogora filmeak.

