Momentuko 3D softwarea, Unity3D 2.6 bertsioa, dohainik.
Azkenaldi honetan ezagutu dudan 3Detako softwarerik borobilena Unity3D da. 3Detako aplikazioak, iphone, WII eta Xbox jokuak, mundu birtualak eta abar luze bat eraikitzeko aukera ematen digu, eta, antzeko beste aplikazioekin konparatuz, duen erabiltzeko erreztasuna eta jardutuea paregabea da.

Software hau MacOSX eta Windowsentzako dago (putada GNU/Linuxentzako ez izatea, benetan) eta 2.5 atera zenean Pro (1099€) eta Indie (110€) bertsioak topatu genituen. Ba hori aldatu egin da. Ostiralean 2.6 bertsioa atera da eta berrikuntza eta gehikuntza teknikoez gain, salneurrietan ere aldaketa dator. Alde batetik Pro bertsioa mantentzen da baina Indie bertsioa dohainik eskura dezakezu.
Tutorialak, oso aktiboa den komunitatea, Unity Developer Magazine (aldizkaria) etab topa dezakezu software honekin hasteko eta zure lehendabiziko proiektuan laguntza izateko.
Eskuratu MacOSx eta Windows bertsioak.




