Etxekoandroid.com, sortu da Android euskal komunitatea

Etxekoandroid-eko webgunea
Google-ek mugikorrentzako eginiko sistema eragileak, Android, gero eta zaletu gehiago biltzen ditu bere inguruan. Euskal komunitatea sortu da Etxekoandroid izenarekin, eta aurkezpen ekitaldia egin zuten pasa den ostiralean, Korta eraikinean. Putada izan da Donostian ez egotea egun horretan, gustura egongo nintzelako bildutakoekin.
Aurkezpenak, bideoak eta argazkiak jarri dituzte webgunean.
