Silicon Lautada: Bizkaitar baten abenturak Agurainen

Azkenean Wordpress 2.8 euskaraz

Wordpress euskaraz

Wordpress euskaraz

Ba bai, ingelesezko bertsioa orain dela aste pare bat ezagutu (eta instalatu) genuen eta gaur ikusi dut euskarazko bertsioa gaurkotuta dagoela eu.wordpress.org webgunean. Aurrez autoinstalazioa erabili bazenuten, konturatuko zineten aukera batzuk ez zeudela itzulita, ba honekin konpontzen da. Egin beharrekoa? Pakete osoa jaitsi, deskonprimatu, wp-content direktorioa (karpeta) bilatu eta languages-en eu.mo fichategia igo behar dugu gure wordpress instalazioan (/wp-content/languages/ direktorioan). Beste hizkuntza batean baldin baduzue eta euskaratu nahi baduzue, hasierako (root) direktorioan wp-config.php fitxategia izango duzue eta bertan WPLANG bariableari eu balorea eman behar zaio (.mo fitxategiank duen izena, hain zuzen ere) horrela geratuz:

define (‘WPLANG’, ‘eu’);

Artikulu honi egindako iruzkinak jarrai ditzakezu jarioa RSS 2.0 erabiliz.