Silicon Lautada: Bizkaitar baten abenturak Agurainen

AHT Gelditu! Elkarlanak Greba Orokorrari atxikimendua ematen dio

Aht Gelditu webgunea

Aht Gelditu webgunea

Euskal Herriko gehiengo sindikalak ostegunerako deitua duen greba orokorrarekin bat egiten du AHT Gelditu! ELKARLANAk

Izan ere, badira arrazoi nahikoa behar den bezalako erantzun bat emateko. ELKARLANAri dagokigunean, AHTa bezalako azpiegitura lan erraldoiak bizi dugun egoeraren erantzule eta politika neoliberalen zutabe bat direla nabarmendu nahi dugu. AHTren aurkakotasunetik behin eta berriz aldarrikatu dugu egungo gizarte eta ekonomia eredua sakonki eraldatu beharra dagoela. Maiatzak 21a herritarron borondatearen eta beharren aurka, denon diru publikoa esku pribatuetara bideratzearen salaketa egiteko egun aproposa da. Izan ere, agerikoa da, krisi garaiotan administrazio ezberdinak akordiotara heltzen direla azpiegitura-lan handiak sustatzeko (AHT, superportua…), egoera honetatik irteteko neurriak bailiran; baina argi dago, kapitalismoaren krisiari irtenbidea emateko, kapitalismo eta txikizio gehiagok ez duela balioko. Dirutza publiko kopuru itzel horiek beharrizan sozialetara bideratu behar dira.. Maiatzak 21a xahuketa horri aurre egiteko eta AHT bezalako proiektu txikitzaileak ezartzen dituen ekonomia eredua salatzeko eguna izango da guretzat. AHTaren aurkako iritzi sendoa dugunok kalera irten beharra daukagu.

Info +

Posta elektronikoan jasota.

by

Erlazionatutako artikuloak:

Artikulu honi egindako iruzkinak jarrai ditzakezu jarioa RSS 2.0 erabiliz.

Switch to our mobile site