WPML (WordPress multilingual) zure bloga bi hizkuntzetan, edo gehiago…

Gaur izan dut honen berri WordPress hizkuntz-anitza bihurtzeko plugin interesgarria. Askotan gertatu izan zait, egin behar izan ditudala web guneak bi hizkuntzatan, eta Drupal edo Joomla bezalako CMSetan ez dago arazo handirik baina wordpress-ekin ez zen hain erraza. Erabili dut ZDMultilang eta Gengo, baina oso emaitza ezberdinekin. Orain beste bat gehitzen da WPML, eta lehendabiziko frogatan oso gustora geratu naiz. Kontutan hartzeko plugina, benetan.


