Hilea Apirila, 2009

Jumpcut, online bideo editorea, ixtear.

Bai, Jumpcut-ek bere zerbitzu guztiak itxiko ditu, ekainaren 15an, hain zuzen ere, erabiltzaileok jasotako posta-e mezuaren bidez jakinarazita. Egia esateko, dagoena ikusita eta, Yahoo-k erosi eta gero, espero zen erabakia izan da, multinaziona bere zerbitzu guztiak berrantolatzen (eta batzuk ixten) ari baita. Egindako edizioak eta mixturak jeisteko softwarea prestatzeari ekin omen diote. Ezagutzen duzue alternatibarik. Nik zeozer egin dut Jaycut-ekin, eta ez dago gaizki.

More »

10 Liburu open source jaitsi eta irakurri beharko zenituzkenak….

Aurreko posteo batean Ubuntu Pocket Guide and Reference gomendatzen nuen, eta Tectonic-en irakurri beharreko open source liburu zerrenda prestatu dute (ez galdu iruzkinak beste batzuk proposatzen baitira). Interesgarria.

More »

WPML (WordPress multilingual) zure bloga bi hizkuntzetan, edo gehiago…

Gaur izan dut honen berri Wordpress hizkuntz-anitza bihurtzeko plugin interesgarria. Askotan gertatu izan zait, egin behar izan ditudala web guneak bi hizkuntzatan, eta Drupal edo Joomla bezalako CMSetan ez dago arazo handirik baina wordpress-ekin ez zen hain erraza.

More »

Gmail WordPress itxura

Je je, nahiko flipatuta geratu naiz Wordpress-erako egindako Gmail itxura (theme) ikustean, dohanik jaitsi eta erabili dezakezu. Deluxe Themes-en beste kalitatezko itxurak topa ditzakezu, guztiak doan, hori bai diseinatzailearen copyright-a mantendu behar da, kentzeko 19,99$ itxura eta web gune baikotzeko.

More »

Web Trend Map (Web joera mapa) 4. bertsioa ateratzear.

Azkenengo urteotan Information Architects-ekoek, Tokioko metro-mapa eredu bezala hartuta, amaraunean emanten ari diren joerak, zerbitzuak eta pertsonalitateen mapa osatu dute, arrakasta handiz. Egun hauetan 4. bertsoa bukatzear dute, “final beta” haien hitzetan, eta gomendioak, aportazioak eta iruzkinak onartzen dute.

More »

Switch to our mobile site