II Nazioarteko Spot Sozialen Lehiaketa
![]()
Mugarik Gabe garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak (GGKE), kultura globalizatzaile eta alineatzaileari aurre egingo dion komunikazio independentea, plurala eta anitza bultzatzeko asmoz, gizarte gaiak landuko dituzten Publizitate Spot-en Nazioarteko lehiaketa antolatu du. “ZureVision-SocialVision” (zure ikuspegia ikuspegi soziala)
Lehiaketa hau publizitate iragarkien bidez gizartea aldatu nahi duten pertsona eta kolektiboei zuzenduta dago.
Lehiaketarako gaiak;
-Genero berdintasuna
-Emakumea
-Kulturartekotasuna
-Giza eskubide indibidual eta kolektiboak
-Ekologia
-Garapen iraunkorra
-Globalizazio Neoliberala
SARIAK;
1.- Lehiaketako Publizitate Spot onena: 1.000€.
2.- Ikusleen onarpena.
- Saritutako lanak gazteleraz, euskaraz eta ingelesez azpititulatuko dira, jatorrizko hizkuntzaren arabera.
- Aukeratutako guztiak Mugarik Gabek antolatutako “Muestras de Cine y Cooperación” delakoan emango dira.
OINARRIAK:
1.- Lehiaketara aurkeztutako lanen emisio eskubideak dituzten pertsonek eta kolektiboek parte hartu ahal izango dute.
2.- Aurkeztutako lanek gehienez 45 segundo iraungo dute.
3.- Aurkeztutako lanekin batera elkarrizketen zerrenda aurkeztu beharko da, gazteleraz zein euskaraz.
4.- Lanak DVDan aurkeztu beharko dira, proiekzio kalitaterik handienean.
5.- Bidalitako DVDak Mugarik Gaberen dokumentu fondoaren zati izango dira.
6.- Egileek baimena ematen diote Mugarik Gaberi honek antolatzen dituen jardueratan lan hauek erabili ahal izateko.
7.- Kopien bidalketa gastuak parte hartzaileen kontura izango dira.
8.- Izen ematea:
- Izena emateko fitxa bete.
- Kopia bat bidali DVDan, lanaren izenburuarekin eta pertsona arduradunarekin honako helbidera:
MUGARIK GABE
Zumarraga kalea 7, behea
48006 Bilbao –Spain-
*Atzerritik egindako bidalketek paketearen kanpoaldean honakoa adierazi behar dute: “Balio komertzialik gabekoa; interes kulturalekoa”
- Lanak jasotzeko azken eguna: 2009ko urtarrilaren 31
9.- “ZureVision-SocialVision Nazioarteko I. Lehiaketa”n parte hartzeak oinarri hauetako puntu guztiak onartzea esan nahi du.


