“A dónde voy yo” Mobbing-i buruzko dokumentala Sevillatik
Gabonetako oporretan Andaluzia aldean egon naiz eta bertan Angel Del Rio Sánchez ezagutzeko aukera izan dut. Sevillan, Alde zaharrean bizi diren beste lagun batzuekin batera mobbing-aren aurkako borroka etengabea garatu dute azken urteotan. Mobbing-a, baliabide urriko pertsonen aurkako indarkeria jasanezina da, bide guztiak erabiliz, bortza fisikoa, psikologikoa (mehatsuak etab) eta sistema madarikatu honek espekulatzaileei eskaintzen duen sistema legala, zure etxebizitzatik botatzeko; berdin du alokairuan edo jabetza propioan izanda. Horren aurrean, eta auzo elkarteak kontzientziatu eta gero, sentsibilizazio kanpaina honi ekin diote, ikusgai duzuen bideo hau eta hainbat hitzaldien bidez.


