WordPress 2.7 berria eta … euskaraz!

Aldaketa nabarmenak dakarzkigu WordPress bertsio berriak, Coltrane kode izena duena, atal grafikoan eta gestio eta antolakuntzan. Esperientziaz gozatzea espero dut (atzo gaurkotu bainuen) baina euskaldunontzat berri pozgarri batekin dator, librezalekoen lanari esker euskaraz gozatzeko aukera daukagu. Betiko moduan, itzulpena primerakoa da.
Honekin batera eu.wordpress.org webgunea ireki da, hemendik wordpress osoa euskaraz jaisteko aukera duzu (hasieratik euskaraz instalatzeko). Instalatuta ba daukazu eta euskaratu (edo euskarazko bertsioa gaurkotu) nahi ba duzu hemendik jaits dezakezu .mo fitxategia eta, jakingo duzuenez, bloga euskaraz jartzeko 3 pausotxo hauek jarraitu besterik ez duzu egin behar:
- wp-content direktorioaren barruan, languages direktorioa sortu.
- languages direktorioan, eu.mo fitxategi hau sartu.
- wp-config.php fitxategian, WPLANG aldagaiari ‘eu’ balorea eman.
(eu.wordpress.org-tik hartuta)


