Silicon Lautada: Bizkaitar baten abenturak Agurainen

Geldotasuna gero eta azkarrago doan mundu batean berreskuratzen dugu

Astiro, astiro eta abiadura handiko tren, kotxe, ohitura, harreman, … mundu honetan gero eta ahots gehiago entzuten ditugu geldoago, lasaiago bizi, disfrutatzeko ohiturak berrezkuratzeko.

Gaur lasai eta astiro ibili gara dozenatxo bat pertsona goizeko 8etan Bilboko Abandoko geltokian. Gure jarrera azaltzen zuten karteltxoak generamatzan paparrean, “Lasai”, “Que no te empujen”, “Frena”, “Jende lasaia gara” edo “¿Para quien corres?”. Jendeak harriduraz, irribarrez, bai eta haserrez erantzun du. Beherago dagoen testua ere banatu dugu, “GELDOTASUNA GERO ETA AZKARRAGO DOAN MUNDU BATEAN BERRESKURATZEN DUGU”. Bederatziak aldera Adif-ek deituta ertzaintza etorri da, kaskodun eta guzti, hain arriskutsuak ginen pertsona geldoak identifikatu eta modu txarrean kaleratzeko.

Argazkiak http://euskalherria.indymedia.org/eu/2008/11/54697.shtml

GELDOTASUNA GERO ETA AZKARRAGO DOAN MUNDU BATEAN BERRESKURATZEN DUGU

Abando, edozein ostiral, goizeko 8etan. Takoi bizkorren soinua, burmuin zurrunak mugitzen dituzten hankak. Denborak estutasuna sortzen du, eguneroko errutinarekin hasteko ezin da minutu bat bera ere galdu erlojuaren eskuak mugitzen dituzten bizitzekin jarraitu dadin.
Maleta ezberdinak jende ezberdinen eskutan, eta poltsak, , joan-etorri motzak egiteko diren eskupoltsak distantziari ardurarik eman gabe dira gehien ikusten direnak. Bilbo Handiko fabrikara, Donostiako bulegoren batera edo Madrilgo asteroko bilera batera doazenak.

Bere maleta xehea kutxuz egiten zuen emigraritik, ohiturik dagoen bidaiari ohikora pasatu gara, langile modernora, maleta egitean denborarik galtzen ez duena eta erosketak ere itxarote orduetan eta bertoko geltokian egitea nahiago duena. Behin erabiliko diren hortzeko eskuilak, pastak eta plastiko txarreko orraziak besterik ez dira aurkitzen. Mobilak masiboki deika eta wifi guneak ordenagailuz beterik. Chat-ak eguneroko dibertsiorako jostailuak dira eta itxarote orduak munduko beste puntan dagoen lagunarekin hitz egiten edo edozein web orrialdean pasatzen dira. Inori ez zaio bururatu ondoan daukan pertsonarekin hitz egitea. Ongi etorri telebistan saltzen diguten komunikazio eta teknologia mundura: azken belaunaldiko telefono mugikorrak eta ordenagailu portatilak esku-eskura, gero eta merkeagoak diren hegazkinak, kotxearekin ez galtzeko GPSak eta distantzia denbora galtze bat ez izateko abiadura handiko trenak.

Gizarte honen pausu guztiak gure gainetik dagoen sistema ekonomikoak kontrolatzen ditu. Enpresari handien nahiei erantzutea da helburua eta besteok gure ingurua nola txikitzen ari diren bakarrik ikus dezakegu, gure menpekotasun tokitik.

Gu ere horretara bultzatutak sentitzen gara, baina ez dugu nahi sistema eta modelo honen jarraitzaile itsuak izan, ez dugu horretan parte hartu nahi.

by

Erlazionatutako artikuloak:

  • Ez dago erlazionatutako artikulorik

Artikulu honi egindako iruzkinak jarrai ditzakezu jarioa RSS 2.0 erabiliz.

Switch to our mobile site