Herri Mugimendua 2.0 ikastaroa Gasteizen

Ostiralean (16:00etatik 20:00etara) eta larunbatean (10:00etatik 14:00etara), eta Joxemi Zumalabe Fundazioak antolaturik, Herri Mugimendua 2.0 tailer-ikastaroa emango da Saregunen. Bertan Patxi Gaztelumendi eta Gorka Julio “Teketen” lagunak egongo dira eta web 2.0k Euskal Herriko herri mugimendurako eman ditzakeen abantailak eta komunikatzeko era berriak aztertu eta ikasiko ditugu. Ikastaroa euskaraz izango da eta dohainik.


