Silicon Lautada: Bizkaitar baten abenturak Agurainen

Finantza sistemaren aurka eta bankuen ardura salatzen

Azaroaren 15ean 17:00etan Gasteizen Andra Mari Zuriaren enparantzan

(Donostian Boulevardean – Bilboko Alde Zaharreko La Bolsan – Iruñan Gaztelu plazan)

BBVAren aurkako Plataforma eta hau osatzen duen talde desberdinek [i][1], azaroaren 15ean kalean irteteko deialdiarekin bat egitea erabaki dugu.

Egun horretan G20a bilduko da, Bushek deituta. Berak ere gobernutik atera baino lehen bankuei izugarrizko laguntza ematea erabaki du: 700 mila miloi dolar. Estatu Espainolean berriz ere Zapaterok 100 mila miloi euro haiei ematea erabaki du. Hiritarrek ez dugu merkataritza eta finantzaren porrota ordaindu behar. Bitartean gobernuak hipotekak ordaintzen ari direnentzako neurri batzuk aurkeztu ditu baina hori ez da ezer egoerarekin konparatuz. Berrirro ere bankuek eta haien artean gure erraldoia BBVA, etekina egiten jarraituko dute eta gu (eta aritzen diren beste herrialdetan, Latinamerikan bezala are gehiago) itotzen jarraituko gaituzte, diren oinarrizko beharrak luxua bezala ulertzen eta guri ahal dugun eta gehiago horiengatik ordaintzen behartzen.

Bitartean inork ez du benetako arrazoia aztertzen edo onartzen: sortu duten sistema ezinezkoa da, porrot egin du eta gutxiengo bat (elitea) ondo bizitzeko gehiengoa zapaltzeari eta ingurumena suntsitzeari ekin diote. Honetaz BBVAk ondo daki, paradisu fiskaletan dirua ezkutatzen, kanpoko zorretaz baliatzen, ekonomiak gidatzen, transnazional handiak (Bunge, Repsol YPF, Gazpron, Petrobras, Iberdrola, Volkswagen, CESCE, Indra, FCC, Inmobiliaria Urbis, Metrovacesa, Habitat, Ence, e.a) eta etikarik gabeko jarduerak finantzatzen, interesak igotzen, e.a. BBVAk Argentinako krisialdian aurreztaile  askoen dirua  kendu zieten – hori da haien lehentasuna krisialdian! Orain ere BBVA lantaldea murriztea iragarri du.

Krisialdia berriro ere pobreek eta langileek ordainduko dute. Berriro ere izugarrizko langabezia sortuko du eta etxe-falta ere bai. Baina batez ere, krisialdia aspalditik askori eragiten die mundu osoan – krisialdi iraunkorrean bizi direnak eta egunero protesta eta iraultza bizian, egun Kolonbia, Mexiko, Boliviaedo, Paraguai eta horrenbeste herrialdetan kasua den bezala.

Beste aldetik, Krisialdi honetan arduradunak diren NMFa eta MBa betiko eraz hau konpondu nahian dabiltza. Zapateroren gobernuak ere hauengan konfiantza izatea ezinezkoa da.

Egoera honetan internazional mailan deialdi zehatz bat agertu zen eta harekin bat egitea erabaki du BBVAren aurkako Plataformak. Berak, Azaroaren 15ean 17:00etan Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa Kulturetxearen kanpoaldean elkartzeko  deitzen zuen (Egun berean eta ordu berean Donostian ere bai (Boulevard), Gasteizen (Andra Mari Zuriaren enparantza) eta Iruñan (Gaztelu plaza).

Deialdian dioten bezala: “urtetan zehar aberastu dira (bankuak, transnazionalak) eta orain lantalde murrizpenak, soldata murrizpenak, enpresak etetea, Kioto hitzarmena baztertzea iragartzen dituzte (…) Etekinak pribatizatu eta galtzeak sozializatzen dituzte. Tontuak garela uste al dute?”

BBVAren aurkako Plataforma

http://bbvaghh.ath.cx

by

Erlazionatutako artikuloak:

Artikulu honi egindako iruzkinak jarrai ditzakezu jarioa RSS 2.0 erabiliz.

Switch to our mobile site