Prentsaurrekoa: Europako itzulera zuzentarauaren kontrako Gasteizko plataforma
Atzo goizean, Gasteizko HikaAteneoan, Europako Itzulera zuzentarauaren kontrako Gasteizko plataformak prentsaurrekoa eskaini zuen. PSE-PSN-PSOE eta PPk onartutako legedi nazkagarri honen aurka gizartea hasi da mugitzen. Ostegun honetan Espainiako ordezkaritzaren aurrean badago kontzentrazioa eta abenduaren 18rako Europa mailako protesta ekintza desberdinak egongo dira. Egongo gara adi…
Prentsaurrekoa erderaz eta euskaraz eman zen.


