Silicon Lautada: Bizkaitar baten abenturak Agurainen

Piztu Gasteiz!, dena prest biharko.

kartelaEgitarauaTx

Halabedi Irratiak eta Gasteizko Gaztetxeak urteak betetzen ditugu. 25 eta 20, hain zuzen ere. Hori dela eta, urtean zehar, gure urteurrenak ospatzeko asmoz, Txorionak kanpaina jarri dugu martxan ekitaldi oso ezberdinekin. Biharkoa izango da egunik bereziena kriston ekitaldia baitaukagu prest Gasteizko Alde Zaharrean zehar: musika, tailerrak (usb irrati emisorea Gorka “Teketen” Julio eta Patxi Gaztelumendiren eskutik Saregunen), kale-animazioa, herri bazkaria, etab. Guztia goizeko 11etan hasiko da eta arratsalde arte izango duzue aukera gurekin eguna eta urteetan egindako lana gozatzeko. Dena prest dago, anima zaitez eta hurbildu.

Txorionak | Aurten la liamos pajarraka!

www.txorionak.org

Artikulu honi egindako iruzkinak jarrai ditzakezu jarioa RSS 2.0 erabiliz.