Silicon Lautada: Bizkaitar baten abenturak Agurainen

Aurtengo Hackmeeting-a Malagan

Urriaren 17, 18 eta 19an ospatuko da aurtengo Hackmeeting eta edizio hau Malagan ospatuko da La casa Invisible-n.  Betiko moduan, call 4 nodes parte hartzera deia zabaldu da:

2008. Adierazpena

Informazioaren gizartea abiaduran hazten da. Segunduero Internetek eta bestelako baliabide telematikoek datu gehiago dituzte. Geure bizitza ziber-errealitatera hurbiltzen doaz, gero eta abiadura handiagoan, informazio berriak gizateriaren ondarea gero eta gehiago handitzen duten heinean. Aldatu, berrekeratu eta birmoldatu egiten da, Sarea beraren balioa egiaztatuz.

Komunikazioak, erkidegoak eta berauen xedeak hazten dira. Sormenaren hedapena ematen den bitartean gerra hotsak entzuten dira, urrun batzutan, destetan ohiuka, kalean gero eta nabariagoak direnak. Sarea astintzen da… et men egiten du. Kontsumismoaren virusak aurrera egiten du aisialdiaren bideragarri bakar gisa, Interneten eginkizun militarra argitzen da, lehen mailako baloreak usteltduz doaz. Gutxi batzuen askatasun ukapen nahiak “legalitate” bilakatzen dira, “ortodoxia” berri bat.

Sareari hatsa dario: errugabeak errudun bihurtzen dira, pribatizatu egiten da, bere izatea, oinarrizko koloreena, soinu harmonikoena, haiek bizitzeko askatasuna galtzen dira.

Gizarte neoliberalak bere sarea gizaterian zabaltzen du, bere egunerokotasun osoan barneratuta dago, bere etorkizuna mugatuz, zientziarena, artearena eta, noski, teknologiarena. Kultura suntsitzeko, kontsumorako ekoizpen soil batera mugatzeko gogo traketsa da, egungo kontsumo gizartearen simulazioa, trikimailuz betea, kreditu txartelaz lepo eta, gehien bat, ezjakintasun telematikoaz gainezka.

Bidean da lege bolada berri bat, Internetek sortutako errealitate berreen ingurukoak, ustez gizartearen babeserako direnak, nahiz eta produkzioaren monopolizaziorako eta sormen kolektiboaren eta taldekako inteligentzia kriminalizatzeko diren, finean, botere capital eta ondare handiagoak lortzeko.

Horregatik, hacktibisten eginkizuna sistemak, datuen azpiegiturak hackeatzea edota kode askea sustatzea baino haratago doa: gure ardura gure adimena hackeatzea da. Ikuspegi korapilatsuak eraldatzea, zeinak, askotan, telebista zein virus-en eraginpean sortu diren; eta gizateriaren ezagumenaren oztopoak gainditu, irekitzen zaigun aro digitalaren kontakizuna burutzeko.

Gune fisiko eta birtuala sortu, zeinetan errealitatearen kritika gauzagarria den, zeinetan konformismo eta utzikeriarentzako lekurik ez dagoen, zeinetan bakoitzak ez duen mozorrorik eraman beharko, edota adierazitakoa sentitzen duen, besteek adierazitakoa sentizen duen, begirune, mirespen eta, denen gainetik, gogo biziz sortutako esparruan.

Etorkizuneko askatasuna gaur eguneko hacktibismoak sortuko du. Ez dira zertan lokarriak pairatu behar askatasuna zertan datzan jakiteko.

Haktibistek sistema politiko zein telematikoen zuloak aurkitzen dituzte. Adimena dute arma eta bihotza motore, beti konputagailuaren gatibu izateari, azaleko izakia izateari, informazio ezaren produktoari izateari uko eginez.

P2P motako komunikazioak mugatzeko Europar batasuneko legeak, DNI elektronikoa, RFID-a, LSSI/PLCD/LSI/ LOPD legediak, larruazalpeko txipak eta gizartearen kontrolerako biometria, errugabetasun-presuntzioa ukatzen duen Kanona, pertsonen mugimenduak kontrolatzeko erabiltzen dituzten hirietako kamerak, elkarrizketa ezberinetan hitz “klabeak” bilatzeko ibiltze elektronikoak, datu korporazio eta gobernu datuen fluxua, “gaizkileen” zerrendak eta askatasunaren aurkako erasoen amaigabeko abarrekoa, gure aurrekoek odolaren gorriz ordaindu zuten guk egun gozatu ditzagun, hacktibista batek beti balioetsiko duena.

Bukatu da Anai Handia, modu askean elkarbanatzeko garaia da, sortzeko, sentizeko, sentipenak bilatu eta sentitzen egiteko, garatzeko, besteak laguntzeko eta laguntza jasotzeko jaiotzetiko nahia betetzeko, ikasteko, esateko, irribarre egiteko, teklak jotzeko, kodetzeko, ukitzeko, hackeatzeko, azaltzeko eta hackmeeting batek duen motibazio zerrenda luze batek duena burutzeko. Ekimenak burutzeko eta kontsekuente izateko unea da. Hacktibismo hutsaren esperientzia bizitzeko unea.

Malagako LaInvisible-n, Urriaren 17, 18 eta 19an.

“We Hack our digital freedom”

Landu nahi diren gaiak interesgarriak dira oso:

• Copyleft

• Copyright-aren aurkako babesa

• Autokudeaketako sare inalanbrikoak (wireless)

• Telematika eta (kontra)informazio alternatiboa

• Zerbitzari, ISP eta Data Center autonomoak

• Programa askeak: GNU/Linux, Debian, etab.

• Kriptografia, esteganografia

• Formatu askeekin ereindako audio eta bideo argitalpena

• Hacktibismoa

• Gobernuak Sarean: LSSI, ziberdelituaren aurkako legediak, enfopol, zentsura, jabego intelektualaren lege berria…

• Korporazioak sarean: Copyright, patenteak, espioitza, monopolioak…

• Hezkuntza eta teknologia berriak

• Sare , ezagumen eta teknikara sarbide osokoa

• Gizarte desobedientzia elektronikoa

• Ziberpunk-a

• Aktibismoa, komunikazio gerrilla

• Makinen okupazioa benetazko okupazioaren bezalakoa al da? Lege-aholkularitza

• Interneten genealogia eta gizarte mugimenduekin duen harremana

• Hackerren filosofia

• Pribatotasuna, (pseudo)anonimotasuna Sarean

• Hacklab-ak

• Ordenagailuen birziklapena

• Sarbidea GNU/Linux, TCP/IP, pasahitz eta abarrera

• Phreak

• Hacking

• Alderantzizko ingeniaritza

• Virus-al, ineligentzia eta bizi artifizialak, zibernetika

• Txartel inteligenteak, sinadura digitala, e-DNI

• Amarruak: Energia lortu telefonotik, birziklatutako gaiekin konputagailu bat eraiki

• Lehiaketak

• Liburu ziberpunk edota zerrenda honetan aipatutako gaien inguruko mahai-ingurua

• Anarkofuturismoa

• TeknoAskapena (RFID, DRM…)

• P2P sareak (TOR…)

• Hacking juridikoa

• Geomundu eta zibermunduaren arteko bateratzea arkiektura eta urbanismoan

• Wiki-kartografia

• Parte-hartze publikoaz haratago: Denon arteko sormen produktiboa

Artikulu honi egindako iruzkinak jarrai ditzakezu jarioa RSS 2.0 erabiliz.