Lawrence Lessing Euskal Herrian egongo da urriaren 17an
Lawrence Lessig, software eta kultura librearen aldeko borrokalari nekaezina EHn egongo da urriaren 17an. Creative Commons ekimenaren bultzatzaile nagusiak, Araba Enpresa Digitalak antolaturik, Arabako Teknologi parkeko eraikin nagusian, Miñaon, emango du hitzaldia, 13:00etatik 14:30etara. Dohanik izango da hitzaldia, baina aldez aurretik izena eman behar da.
Webgunean osatu dute honen biografia txikia:
Lawrence Lessig-ek unibertsitateko Internet eta Gizarterako Gunea sortu zuen, baita Creative Commons ekimena ere.
Stanford, Harvard eta Chicagoko Unibertsitateeko Zuzenbide Irakaslea eta abokatua da eta zuzenbide informatikoan aditua da. Pensilvaniako Unibertsitatean, Trinity College-en (Cambridge) eta Yale Unibertsitatean ikasi zuen.
Gaur egun Creative Commonsen presidentea da, Electronic Frontier Foundationeko Kontseiluko kidea eta 2005ean sortutako Software Freedom Law Centerreko Zuzendaritza Batzordeko kide da.
Kultura askea izeneko liburua ere idatzi zuen, bertan, Internetetik kultura eta zientziaren garapenerako paradigma berria copylefta dela defendatzen du eta Richard Stallman-en software librearen aldeko mugimenduan oinarritzen da. Lessig egile eskubideen inplikazioen kritikari ezaguna da eta aktiboki sustatzen ditu software librea eta esprektro irekia.


