Silicon Lautada: Bizkaitar baten abenturak Agurainen

Hezkuntza Irekiaren aldeko Lurmutur Hiriko Aitorpena

Uda bukaeran hezkuntza, internet eta software askearekin erlazionatutako pertsona talde bat elkartu zen Lurmutur Hirian (Capetown, Hego Afrikan) teknologia, baliabide eta irakasteko praktika askeak bultzatzeko helburuarekin. Helburu hauek 3 puntuotan zehazten dira:

  1. Hezitzaile eta ikasleak: lehenik eta behin hezitzaileak eta ikasleak animatu nahi ditugu modu aktiboan hezkuntza irekiaren mugimendu gero eta handiagoan parte har dezaten. Parte hartzeak hauek biltzen ditu: hezkuntza baliabide irekien sorrera, erabilera, egokitzapena eta hobekuntza; ezagutzaren sorrera, deskubrimendu eta lankidetzaren arloan eraikitako hezkuntzako praktikak hartzea; eta kide eta parekoak esku hartzera gonbidatzea. Baliabide ireki horien sorrera eta erabilera hezkuntzako zati gisa hartu behar dira eta dagokion moduan babestu eta ordaindu beharko lirateke.

  2. Hezkuntza Baliabide Irekiak: bigarrenik, hezitzaile, egile eta erakundeei dei egiten diegu baliabideak modu irekian argitara ditzaten. Hezkuntzako baliabide ireki horiek lizentzia behar lukete edozein pertsonak erabili, berrikusi, itzuli, hobetu eta partekatu ahal izateko, modu idealean, lege arloko mugarik gabe, eskumen egoki baterako edo ondoriozko lanak partekatzeko sortzailearen eskakizun bat besterik behar izan gabe. Baliabideak erabilera nahiz edizioa erraztuko duten formatuetan argitaratu beharko lirateke, eta plataforma tekniko ugarietara egokitzeko moduan. Eta, ahal denean, ezintasun fisikoak dituztenentzat eskuragarri egon beharko lukete; baita Interneterako sarbiderik ez dutenentzat ere.

  3. Hezkuntza Irekiaren Politikak: Hirugarrenik, eskoletako batzorde edo gobernuek, fakultate eta unibertsitateek hezkuntza irekietako politikak lehentasuntzat hartu beharko lituzkete. Modu idealean, zergadunen zergekin finantzatutako hezkuntza baliabide guztiek hezkuntza baliabide irekiak izan beharko lukete. Ziurtagiri prozesuek hezkuntza baliabide irekiei lehentasuna eman beharko liekete. Hezkuntza baliabideen zentroek bildumen baitan Hezkuntzaren baliabide irekiak modu aktiboan sartu eta nabarmendu beharko lituzkete.

Zinatzaileen zerrenda ikusgarria da oso:

Karien Bezuidenhout, Shuttleworth Foundation
Ahrash Bissell, Creative Commons / CCLearn
Rhett Bowlin, Open Society Institute
Delia Browne, Department of Education, Australia
Darius Cuplinskas, Open Society Institute
James Dalziel, LAMS Foundation
Heather Ford, iCommons
Eve Gray, Centre for Educational Technology, UCT
Melissa Hagemann, Open Society Institute
Mark Horner, Free High School Science Textbooks
John Lesperance, VUSSC
Peter Levy, Curriki
Jaroslaw Lipszyc, Fundacja Nowoczesna Polska
Lisa Petrides, ISKME/OER Commons
Andrew Rens, Shuttleworth Foundation
David Rosenfeld, Student PIRGs
Jan Philipp Schmidt, University of the Western Cape (UWC)
Mark Surman, Shuttleworth Foundation
Aleesha Taylor, Open Society Institute
Jimmy Wales, Wikimedia Foundation
Paul West, Commonwealth of Learning
Werner Westermann, Educalibre
David Wiley, Utah State University, COSL

Testua euskaratu dugu euskal gizartean eztabaidatzeko eta bultzatzeko asmoz eta, hasieratik, Euskal Herriko kultura, hezkuntza eta teknologia askeko eragileok ekimen honetan parte hartu behar duelakoan gaudelako.

The Cape Town Open Education Declaration webgunea eta Aitorpena ingelesez.

Itzulpen-gunea eta euskaraz eginiko itzulpena.

Aitorpena sinatzeko gunea eta sinatzaileon zerrendak (pertsonak eta elkarteak).

Artikulu honi egindako iruzkinak jarrai ditzakezu jarioa RSS 2.0 erabiliz.

Trackbacks / Pingbacks