Linux aurreinstalatutako ordenagailua erosterik bai?

Autorea: Premine :-: Igandea, 2007ko Abenduaren 23an, ordu honetan: 9:59 am

Lxer webgunean topatu dut baliabide interesgarria: linux aurreinstalatuta eskaintzen duten hardware saltzaileak. Asko hitz egin da honen inguruan, Dellek EEBBetan eta Europako zenbait herrialdetan emandako urratsak direla eta. Estatu espainolean enpresa bakarra ezagutzen dut : Imavisions SLL enpresa galiziarra. Enpresa honek portatil eta mahai ordenadoreak saltzen ditu Portatilesconlinux.com eta Ordenadoresconlinux.com webguneen bidez. Nik aukera izan dut eurekin Ubuntu aurreinstalatuta zekarren portatil bat erosteko eta emandako zerbitzua oso ona da; azken hileotan, gainera, marka eta modelo-katalogoa nahikotxo handitu dute eta urtea bukatu baino lehen beste bat erosi nahi dut, alde zaharreko elkarte batentzako.

Arazoa ez da linux instalazioa (nik izandako portatil guztietan linux instalatu dut, arazo handirik gabe, eta lagunen ordenagailuetan instalatzen jarraitzen dut) soportea baizik. Azken aldian filosofia eta koherentzia dela eta gero eta elkarte gehiago animatzen dira Linux erabiltzeko (Ubunturen garapenak ere bere zerikusia izan du) eta gero eta gehiagotan hurbiltzen dira gurera instalatzeko laguntzaren eske eta lan karga ikaragarria bilakatzen ari da. Azken finean ordenagailuak saltzen duten enpresek egiten ez dutena beste batzuek egin behar eta ez da egokia.

Gasteizen uste dut Ikusnet-ekoek eskaintzen dutela aukera, ez dakit beste enpresaren bat ezagutzen duzuen hemen Araban. Eta EH mailan?, ESLE?

Atala: Gasteiz, Software librea

Iruzkin 1

Iruzkinaren egilea: assar

Iruzkina data honetan egin da Igandea, 2007ko Abenduaren 23an, ordu honetan 9:59 am

Ordenagailua erostekotan nengoenean, duela 3 urte, inguruotan Linuxdun ordenagailuak nork eskaintzen zituen aritu nintzen bilatzen. Durangon aurkitu nuen bat: Albaina. Ez nien ezer erosi, ordenagailu hura Windowsekin zetorren beste edozein ordenagailuren prezio berean saltzen zutelako, eta horretarako neronek egin nezakeelako Linux instalatzearen lan hori.

Orain ez dakit zerbitzu hori eskaintzen duten, beren webgunean gainetik begiratu dut eta ez dut ikusi Linux daraman ordenagailurik.

Iruzkina idatzi

XHTML: Label hauek erabil ditzakezu <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Autorea

Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!