Bapateko posteoa: Katixa Agirre, gaur, Sautrelan

Autorea: Premine :-: Larunbata, 2007ko Urriaren 20an, ordu honetan: 3:41 pm

Zapatuan etxean bazkaltzen badut saiatzen naiz Sautrela ikusten. Hasier Etxeberriak gidatzen duen programa gustuko dut, landutako gaiak, estiloa, ematen dion lasaitasuna, eta, nola ez, elkarrizketak eta elkarrizketatuak. Literatura programa ederra, benetan. Gaurkoan Katixa Agirre idazle gasteiztarrarekin izan du solasaldia. Gustatu zait, konplexurik gabeko elkarrizketa izan da, bere asken liburuaz aritu da, “Sua Falta zaigu”izenburua duena, baita blogari moduan izandako esperientziaz, edo idazle eta irakurle moduan dituen erreferentziaz.

Aipatu dut blogaria dela, honen berri Patxiren E-lkarrizketetan izan nuen eta jarraitzaile bilakatu naiz harrez geroztik. G&A (Gauez eta Azpireriaz) du izena idazten duen bloga eta gomendatzen dizuet bueltatxo bat ematea eta artikulu batean edo bestean gelditu, presarik gabe.

“Sua falta zaigu” liburuaren azala

Sua falta zaigu” astelehean erosiko dut.

(Irudia, azala, bere blogetik hartu dut)

Atala: Araba, Euskara, Gomendioak, Liburuak

2 Iruzkin

Iruzkinaren egilea: konatxe

Iruzkina data honetan egin da Larunbata, 2007ko Urriaren 20an, ordu honetan 3:41 pm

Eskerrik asko, Premine. Batzuetan ematen du inor ez dagoela pantailaren beste aldean. Loreak ederragoak dira bakanak direnean. Mertzi, beraz

Iruzkinaren egilea: katixa

Iruzkina data honetan egin da Larunbata, 2007ko Urriaren 20an, ordu honetan 3:41 pm

Kaixo!
Patxi Gaztelumendik pasatutako track-back-ak ekarri nau hona.
Eskertzen dira zure hitz atseginak. Ni alfertuta nabil azkenaldian blogarekin baina hau bezalako post-ek idazteko grina berpizten dute.
Jarraituko dugu, beraz, elkar irakurtzen!
Izan ondo

katixa

Iruzkina idatzi

XHTML: Label hauek erabil ditzakezu <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Autorea

Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!